Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Idoia Mendia: “Gure agendaren lehen lekuan dugu euren enplegua galdu duten eta galtzeko beldur diren langileen erreskatea"

1. argazkia
Idoia Mendia en la comparecencia ante la comisión de empleo y trabajo | Foto: Socialistas Vascos

Enplegua berreskuratzea, horren kalitatea eta Covid-19aren ondorio ekonomikoei aurre egin beharrean diren pertsonen babesa funtsezko ardatzak izan ziren XII. Legegintzaldirako PSE-EEren programan. Bere idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gai horiek Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko kezka direla azaldu du Eusko Legebiltzarrean, eta lehendakariordeak berak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailaren estrategia gidatuko dutela. “Gure agendaren lehen tokian daude enplegua galdu duten langileen eta galtzeko beldur direnen erreskatea zein erreskate hori egiteko baldintzak eta gizarte-babesa” adierazi du.

Idoia Mendiaren esanetan, susperraldi ekonomikoa esparru-programa batek hauspotzen du eta horren helburua da baliabide guztiak, langileen prestakuntza beharrak eta giltzarri diren prozesuei aurre egiteko enpresek dituzten beharrak –esaterako, iraultza digitala, trantsizio ekologikoa edo iraultza demografikoa– konektatzea. Helburu batzuk finkatu dira plan horretan, hots, langabezia-tasa %10 azpitik jartzea, 135.000 lanpostu bultzatzea eta 1.650 milioi euroko inbertsioa egitea ekintzailetzan, prestakuntzan eta laneratzean.

Horrez gainera, lehendakariordea administrazio guztien arteko lankidetzaren alde azaldu da, eta adibide modura jarri ditu udalen tokiko eta eskualdeko enplegu-planak, foru enplegu-anezkak edo Espainiako Gobernuak sustatutako ekimenak.


“Berdintasuna, elkarrizketa eta berrikuntza dira gizarte-babeserako sistemaren indartzea, enplegu-planen diseinua eta euskal enplegu-sistemaren eredu berria gidatuko dituzten hiru ardatzak”, azaldu du Mendiak, emakumezkoen eta gizonezkoen artean erabateko berdintasuna, bazterketarik gabeko elkarrizketa eta etorkizuneko enpleguen kalitatean lagunduko duten adimen artifizialerako eta digitalizaziorako estrategia azpimarratuz.

Idoia Mendiak ekintzailetza sustatzearen alde egin du, autonomoen eta eteen 12.650 ekimeni babesa emanez legegintzaldi honetan, eta lan-osasunaren prebentzioa hobetzeko ikuskaritza-lanak areagotzearen alde. Kontratazio arloan iruzurraren aurkako ikuskaritza-planekin eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko laneko diskriminazioa desagertzeko kanpainarekin jarraitzeko asmoa ere azaldu du.

DSBE eta Lanbide

Gizarte-babesari buruz, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Lege bat sustatuko duela esan du, DSBEa “indartzeko”, era horretan sistemak aski diru-sarrera bermatzen joan dadin eta baita “pertsonak ez daitezen egon DSBEren premian, lan duin bat izango dutelako”.

Prozesu hori, lehendakariordeak azaldu duenez, euskal enplegu-sistemaren eraldaketara egokitu behar da, “enplegurako gobernantza integralaren eredu berri bat taxutzeko". “Euskal Enplegu Sistemaren Legeak laneratzeko eta langileen prestakuntzarako tresnarik indartsuenean bihurtu behar du Lanbide”.

Bukatzeko, Idoia Mendiak aurreratu du Eusko Jaurlaritzak aste batzuk barru aurkeztuko dituela 2021erako Aurrekontuak, eta horiek egitean giltzarri diren hiru premisa azpimarratu ditu, hots, austeritatea baztertzea krisiaren irtenbiderako, ausardiaz jokatzea eta murrizketarik gabe egitea.

 

Gaur, Eusko Legebiltzarrean @PVasco_EuskoL egin dudan agerraldian azaldu ditut @LanDpto Sailaren jarduera-lerro nagusiak. Elkarrizketa eta akordioa eskaini ditut, eta legebiltzar talde guztietan aurkitu dudan giro positiboa eskertu dut. pic.twitter.com/ORQIJ8TRpX

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 14, 2020