Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak Ezker Anitza-IUri eskatu dio kolaboratu dezala Covid19aren krisiaren susperraldi ekonomikoan

PSE-EEko eta EA-IUko ordezkaritzek bilera bat egin dute egungo egoera politikoa aztertzeko

1. argazkia
Reunión entre delegaciones del PSE-EE y de EA-IU | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Ezker Anitza-Izquierda Unida (EA-IU) zuzendaritzari eskua luzatu dio bi alderdien artean lankidetza-giro bat eraikitzeko Euskal Sozialistak Euskadiko erakunde guztietan Covid-19aren pandemiak sortutako krisiari erantzun sozial eta bidezkoa emateko ari den lanean. “Gure politikak osasuna bermatzera eta ekonomia eta enplegua berrabiaraztera zuzentzen dira. Eta, lan horretan, uste dugu derrigorrezkoa dela indarrak batzea gure langile, enpresari txiki, autonomo eta ekintzaileentzat hain zaila den une batean", adierazi du.

🎙️ @IdoiaMendia-k eskua luzatu dio Ezker Anitza-IUri  #Covid19-aren krisi ekonomikotik irteten kolaboratzeko.

⏩ PSE-EEren eta EA-IUren ordezkaritzek bilera bat egin dute egungo egoera politikoa aztertzeko. pic.twitter.com/cHWwM7x7Hl

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) March 24, 2021

Dei hori PSE-EEko eta EA-IUko zuzendaritzek burutu duten bileraren harira egin die. Bileran, Idoia Mendiaz gain parte hartu dute, besteak beste, Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak eta Begoña Gil Erakunde Politikaren idazkariak sozialisten aldetik; Ezker Anitza-IU alderditik, berriz, bertan izan dira Isabel Salud koordinatzaile nagusia eta Jon Hernández eta Iñigo Martínez Zatón euskal legebiltzarkideak.

Bi alderdiek erabaki dute adostasun handia duten esparruetan, esaterako zaintzaren politikan edo estatu federalaren ereduan, lankidetzan aritzeko aukerak lantzea. Beste gai batzuk ere egon dira bileraren mahai gainean, hala nola Europako funtsek duten garrantzia, pandemiaren aurkako legea deritzana, bi alderdien arteko lankidetza Espainiako Gobernuan, edo eskuinak eta eskuin muturrak konfrontazio politiko eta sozialerako bultzatzen duten giroa.