Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Euskadik gizarte-inbertsio handiena jasoko du funtsekin eta 2022ko Aurrekontuekin”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak “mundua iraultza betean den bitartean iraganeko eztabaidetan kateaturik ez geratzea” eskatu du

1. argazkia
Idoia Mendia interviene ante el Grupo Parlamentario Socialistas Vascos Euskal Sozialistak | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, Euskadik jasoko duen “gizarte-inbertsiorik handiena” iragarri du Europako funtsei eta 2022rako euskal Aurrekontuei esker. Eta ohartarazi du baliabide horiek erkidegoari lehiatzeko aukera eman behar dietela, mundua iraultza betean den bitartean ez dadin iraganeko eztabaidetan kateaturik gera. Eta aurrerabidea gizarte kohesioari “estuki loturik” joan dadila eskatu du legebiltzar talde sozialistaren ikasturteko lehen bileran egindako mintzaldian.

 

“Bete-betean saiatuko gara, orain arte jaso izan dugun inoizko gizarte-inbertsio handienarekin. Europako funtsek, alegia lerrokatu nahi garen proiektu handiek, bizi dugun iraultzan erabiltzen jakiteko erronkaren aurrean jarriko gaituzte. Euskadirentzat guztiz inbertitzaileak, sozialak eta eraldatzaileak izango diren aurrekontu batzuk prestatuko ditugu. Oso harro egoteko modukoak izango dira, eta abiapuntutik bertatik Gobernuko bi alderdi politikoak osatzen dugunon legebiltzar gehiengo garbia izango dute", adierazi du.

Idoia Mendiak Gobernuaren lehen urtea eta sozialistek “euskal agenda” prestatzeko duten gaitasuna izan ditu hizpide, eta azken hilabeteotan gobernu guztietatik egindako ekarpena nabarmendu du, Covid-19arengatik “osasunaren, ekonomiaren eta gizartearen aldetik erronkarik handienaren aurrean izandako erresistentziako etapan”. “Historiako ezkuturik handiena jakin izan dugu sustatzen, krisi honengatik espero zen magnitudean enplegua suntsitzea galarazi duena, txertaketa eremu guztietara zabaltzen asmatu dugu eta pandemiak behartzen gintuen bazterkeriazko egoerak arintzea lortu izan dugu”, azaldu du.

“#Euskadi-k gizarte-inbertsio handiena jasoko du funtsekin eta 2022ko Aurrekontuekin.

Ezin gara geratu iraganeko eztabaidetan kateaturik mundua iraultza betean den bitartean”

🗣️ @idoiamendia

⏩#ElGobiernoDeLasSoluciones❤️ pic.twitter.com/ZoJo1XCPAS

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) September 8, 2021

“Orain egiturazko konpromisoari heldu behar diogu, pandemiaren aurretik landu genuenari, zeharo eraldatzailea denari, Europako Zutabe Sozialarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerratuta. Lehiatzea nahi dugu, Euskadi ez dadin gera iraganeko eztabaidetan kateaturik mundua iraultza betean den bitartean. Lehiakorrak izan nahi dugu, eta lehiakortasuna da aurrerabide ekonomikoa gizarte-kohesioari estuki loturik joatea. Eta partekatzera egiten dugu jauzi. Euskadi barruan, eta gainerako Espainiarekin eta Europarekin. Elkar loturik den euskal gizartearen espazioa delako proiektu komunetan elkarrekin aurrera egitea ahalbidetzen diguna”, zehaztu du.

Lan eta Enpleguko sailburu ere denak adierazi du zabalik dagoela “Euskadi aitzindari, berritzaile, moderno, berdinzale, kohesionatu eta biziki plurala den baterantz urratsak ekarriko dizkigun ideia guztietara, geure autogobernua gauzatzea, zentzua ematen diona ahalbidetzen duenera". Eta etengabeko elkarrizketa eta kontsentsu bilaketa aldeztu ditu ”gauzatzeke dauden transferentziak burutzeko eta geure Estatutuan ere aurreikusten ez ziren eskumenak geureganatzeko”.

Une honetan eta kontsentsu nahikorik gabe Gernikako Estatutua erreformatzeko aukeraz ere aritu da. “Eztabaida berriak iragartzen dizkigute, baina ez digute esaten zer dagoen bestelakorik Estatutu berriaren bi testu artikulatu erregistratu eta jaso izan genuen haren aldean. Kontu hori ez dago Gobernuaren agendan, eratzen dugun bi alderdiok planteamendu ezberdinak ditugulako. Funtsean, sozialistok ez ditugu partekatzen irtenbide nazionalistak, eta ez ditugu ere partekatuko etorkizunean”, adierazi du.

PSE-EEko buruzagiak sozialisten ustez edozein erreformak bete behar dituen bi baldintzak gogoratu ditu: adostasun zabala eta legea errespetatzea. “Uste dugu ondo egongo litzatekeela Estatutu modernoago bat, azken 30 urteotan lortzen joan izan diren gizarte eskubide berriak jasoko dituena, hots, blindatuko dituena. Eta lor genezakeen, nazionalismoak ez balu hamarkada bat alferrik bota desafioka. Baina orain aldatu egin badira, orain egoki uste badute estatutu-hitzarmen berri bat, esanik duguna esango dugu: Konstituzio bat ezin da aldatu Estatutu baten bitartez. Eta hitzarmen hori berritzen badugu, izan dadila gehiagorentzako tokia izateko, herritarren bizitza hobetzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko. Eta horrek baliagarria izatea nahi badugu, bideragarria izan behar du, antolamendu juridikoa errespetatu behar du. Finean, autogobernu hobea nahi dugu elkarbizitzarako, ez zatiketarako”, esan du.

Lehendakariordeak ETAren jarduera terrorista amaitu zeneko datorren 10. urtemuga ere aipatu du, eta biktimak gogoratu ditu. “Ez dago biktima batzuen duintasuna zikinduko duten omenaldirik, ezta ere txalorik auzitegiek ebatzitako kondenak betetzen dituzten terroristentzat. Biktima horiek merezi dute jakitea edozein mendekutik urrun den euren erantzun zibikoak ez dizkietela biziaraziko eraildako senideak, eta jazarritako hainbati ere ez diela denbora berreskuraraziko. Baina, halere, merezi dute iraganean eta orainean terrorea txalotu izan dutenen baino askoz duintasun handiago baten oroimena eta aitortza”, adierazi du. Eta esan du ezker abertzaleak “asko duela azaltzeko, asko esateko, gaizkileez egindako diferentziaz, hainbat motatako biktimen artean egindako bereizketaz”.