Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Mikel Unzaluri omenaldia

Idoia Mendia: “Ezkerrak ohore egiten die eskubideak eraiki zituztenei, ez die txalo egiten bizitzak txikitu zituztenei”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak Mikel Unzalu sozialistaren uste sendo sakonak eta zerbitzu publikorako zuen bokazioa ekarri ditu gogora Mario Onaindia Fundazioak egin dion omenaldian

Sozialistak Estatutuaren eta legalitatearen “beldurrik gabeko” defendatzaileak direla esan du, mehatxuen, jazarpenen eta krimen terroristen arren.

1. argazkia
La Vicelehendakari y Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, en el acto de homenaje al socialista Mikel Unzalu, en Zarautz | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, hil berri den Mikel Unzalu sozialistaren ibilbidea nabarmendu du Mario Onaindia Fundazioak eskaini dion omenaldian. Alderdiko kide eta lagun zituztenek Zarautzen oroitu dute. Euskal Sozialistak-en buruarentzat, Unzalu “demokraziaren eta askatasunaren langilea” izan da, eta ekitaldia ETAko presoen alde antolatutakoekin alderatu du.

“Ezkerrak ohore egiten die eskubideak eraiki zituztenei, ez die txalo egiten bizitzak txikitzen dituztenei. Eta, guk, hemen, demokraziaren eta askatasunaren langile horietako bati egiten diogu ohore, herritar guztientzat hain bidezko eta baliagarri direnei, egun batean bai eta bestean ere herri honek jasan izan zuen terrore horren bidegabe nola alferrikakoa ospatzeko elkartzen direnen aurrean", adierazi du Sarek Henri Parot etarra aske uzteko deituta zeukan martxa aurreikusita zegoen egun berean (azkenean bertan behera geratu zen).

Unzaluren uste sendo demokratikoak eta legalitatearekin eta Estatutuarekin zuen konpromisoa ere aipatu ditu, sozialista guztien lez.

“Legea da ezberdinen arteko itunaren arima, demokraziaren substratua. Eta horixe da Estatutua. Ezberdinek eraikitzen jakin izan duguna. Konpromiso sozialista garbia duena. Sozialistek inork ez bezala defendatu izan duguna, hamarkada oso batez bazterrera utzi zutenen eta legetik eta hitzarmenetik ospa eginez konfrontazioa eta zatiketa gehitzeko inorako bidaia batera eraman gintuztenen gainetik. Horiexek diote, egun, guk beldur omen diogula autogobernuari. Beldurra? Lau hamarkadaz hil eta jazarri izan ez bagaituzte, bada, hori aurrera ateratzeagatik. Baina hori hobetzeko eta modernizatzeko proposamena ez dugu, bada; gehiago kabitu gaitezen”, azaldu du.

“Beldurra izango du posizio bat defendatu baino aurrera eramaten ausartzen ez denak. Babesik izango duen zalantzan delako. Eta badakielako ezen, eginez gero, gogoratu nahi ez duten euren historiako kapitulu bat itzuliko dela. Hau ez da immobilismoa, ezta ere dagoenarekiko erosotasuna. Eusko Legebiltzarrean etorkizuneko proposamen bat idatziz erregistratuta dugu, autogobernu sozialago baterako aukera emango diguna, pluraltasuna blindatuko duena, euskaldunen artean eta Espainiako gainerakoarekin elkarbizitza ahalbidetuko diguna. Bide legezko eta baliagarria. Indalecio Prieto eta Agirre lehendakaria buru zirela gauzatu zuten ezberdinen arteko elkarketa handia eguneratuko duen bide bat. 79an Ramón Rubialek, Txiki Benegasek, Carlos Garaikoetxeak edo Xabier Arzalluz, besteak beste, egunean jarri izan zutena”, erantsi du.

Eta azpimarratu du sozialistentzat Estatutua defendatzearen ondorioa izan zela hamarkadetako jazarpen terrorista. “Erreferenduma izan eta bi egunera sozialista bat, Germán González, erail zuteneko Estatutu bera. Haren alde Mario Onaindiak eta Mikel Unzaluk dena eman zutena. Harro sentiarazten gaituen iragana da, gizarte hobeagoa egin gaituena, eta itxaropenez betetako etorkizun baterako oinarririk onena eskaintzen duena”.

Idoia Mendiak gogora ekarri du zinegotzi, legebiltzarkide eta sailburuorde izan zenarentzat tolerantziak eta akordioak bilatzeko konpromisoak eratzen zuten "lerro zeharkaezina", akordioak ezinezkoak irudituagatik ere, eta haren “uste sendo sakonak eta leialtasun haustezinak, Mikelek ederki askorik erakutsi zituenak Mario Onaindiarekin lanean aritu izan zenean Gobernuko euskal ezkerraren bat egitean”.

“Mikelen bidez aldarrikatzen dugu zer izan behar duen politikak zerbitzu publiko gisa. Hark bezala gai izateko Euskadik bizi izandako lehorte handienari aurre egiteko, ura kudeatzeko oraindik ere indarrean dirauten konponbideekin. Politika ezberdinen arteko iritziak kontrastatzeko eta ezberdinen arteko akordiorako toki gisa, Legebiltzarrean erakutsi izan zuen bezala. Kudeatzaile eraginkor eta berritzailearen figura, aurreko legegintzaldian datozen egunetan gauzatzen hasiko den euskal espetxe-eredu berria taxutzen parte hartu zuena”, adierazi du.

Lehendakariordeak Mikel Unzaluren alderdi gizatiarrena ere nabarmendu du: “adiskide, sukaldari, solaskide nekaezin eta abeslari sinetsia, aisialdiko eta eztabaidetako topaketen antolatzailea”. Harro egotekoa da bidaia bizi, mingarri nola emankor hau partekatu izana Euskadi oparo eta askerantz, pluraltasunean berdinak diren emakume eta gizonek osatutakorantz”, esan du amaitzean.