partekatu
• Kontsulta
Idoia Mendia: “Militantzia sozialistak du hitza eta jakingo du egoten egoerak eskatzen duen mailan; hark erabakitzen duenak markatuko ditu hurrengo lau urteak”
PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadiren egungo une politikoak duen garrantzia azpimarratu du XII. legegintzaldirako EAJrekin lortutako gobernu-akordioa berresteko Euskal Sozialistek militanteentzat antolatu duten kontsultan parte hartu ondoren.
![1. argazkia](imagenes/noticias/idoia_votacion_acuerdo_PSE_24_1.jpg)
“Militantzia sozialistak du hitza eta gaur erabakitzen denak hurrengo lau urteak markatuko ditu. Ziur nago jakingo dugula egoera honek eskatzen digun mailan egoten”, adierazi du PSE-EEko buruzagiak.
Mendiarentzat, kontsulta “gardentasun eta parte-hartze ariketa bat baino zerbait gehiago da”, bertako inguruabarrak kontuan hartuta, Covid-19aren ondoriozko krisiak eragindakoa baita. "Gaurkoa erabaki garrantzitsua da herrialdearentzat zein herritar guztientzat", esan du.
Mendiak, halaber, azpimarratu du gobernagarritasun-akordioak PSE-EEk hauteskunde kanpainan azaldu zituen hiru ardatzei heltzen diela: guztien osasuna bermatzea, ekonomia suspertzea eta inor atzera ez uztea.
Militante sozialistak egoerak eskatzen duen mailan egon izan dira beti, eta une hau bereziki korapilatsua da euskal jendartearentzat. #Euskadi-k Gobernu sendo bat behar du, #Covid19-aren pandemiak eragiten dituen erronkei konponbideak jarriko dizkiona. pic.twitter.com/ORQI5aTtpX
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) August 31, 2020