Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Idoia Mendia: “Sozialistok ulertu dugu oraingoa Espainia eta Euskadi osoan konponbideak jartzeko unea zela”

Eusko Jaurlaritzak herritarren benetako beharrei erantzun diezaiola PSE-EEk lortu duen moduan, PSCk ere Katalunian gauza bera lortuko duela uste du idazkari nagusiak

1. argazkia
Idoia Mendia siguiendo la intervención de Pedro Sánchez en el Comité Federal | Foto: Socialistas Vascos

Bilbo, 2021eko urtarrilaren 23a.- PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azpimarratu du Euskal Sozialistek jakin izan dutela ulertzen Covid-19ak sortutako egoerak, batik bat, oso egoera zail bat gainditzeko konponbideak ematea eskatzen zuela. Eta azaldu du egonkortasunaren alde egiteko, herritarrek behar zituzten aurrerabidezko erantzun horiek errazteko prestatu izan dela PSE-EE alderdia Euskadin koalizioko gobernu bat eratzera.

“Pandemiaren kontrako borrokan, berdintasunean, zerbitzu publikoetan eta enplegu duinean, besteak beste, sinesten duten presidente baten eta Gobernu baten gidaritza izan dugu. Egoera zeharo konplikatu batean soluzioak emateko gai izan direnak. Euskal Sozialistok ulertu dugu ere konponbideak eskaintzeko unea zela oraingoa, bide-orri argi batekin egonkortasunaren eta gobernagarritasunaren alde eginez konponbideen bila koalizioko Gobernutik sozialisten gakoak erabiliz”, azaldu du.

#Euskadi-n, sozialistok erakutsi dugu ezinbestekoak garela abentura subiranistak galarazteko eta Gobernuaren agenda herritarren benetako beharretara zuzentzeko. 

Katalunian gauza bera gertatuko delakoan nago @salvadorilla @socialistes_cat-ekin #ComitéFederalPSOE pic.twitter.com/UERPWvi8b2

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) January 23, 2021

Lehendakariordeak era horretan baloratu du PSOEren Batzorde Federalaren bilera, zeinaren zati bat Bartzelonan izan baitu, kide gehienak era telematikoan bildu arren. Biltzarren arteko organo gorenean egon izan dira Salvador Illa Generalitaterako hautagai sozialista eta Miquel Iceta PSCren lehen idazkaria, beste batzuen artean.

“Euskadin, sozialistok erakutsi dugu ezinbestekoak garela abentura subiranistak galarazteko eta Gobernuaren agenda herritarren benetako beharretara, gaur egun larrialdikoak direnera, zuzentzeko. Katalunian gauza bera gertatuko denaren konfiantza dut. Hurrengo hauteskundeetatik PSC atera dadila irabazle, amaiera eman diezaiola herrialdeak bizi duen behin-behinekotasunari, eta Generalitatea eta Katalunia berriz ere jar ditzala pandemiaren kontrako borrokaren eta garai honek eskatzen duen berreraikitze ekonomiko eta sozialaren buruan”, azaldu du Idoia Mendiak.

PSE-EEren idazkari nagusiak, halaber, uste sendoa adierazi du PSOEk eta federazioek urritik aurrera burutuko dituzten biltzarrek sozialistak indartuko dituztenaz "herrialde osoan eta baita Euskadin ere soluzioak eskaintzen” joateko.