Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Idoia Mendia: “Ezin da gerta teknologiak arrakala digital bat irekitzea lehen eta bigarren mailako kontsumitzaile, enpresa eta langileekin”

• PSE-EEko idazkari nagusiak Langileen Estatutu berri baten alde egin du, "ez dituztenen eskubideak ere txertatzeko, euren lana lantokitik kanpo burutzen duten pertsona guztienak”
• Eusko Legebiltzarrak aitortza egin dio rider-en eta banatzaileen lanari, eta sektore guztietan autonomo faltsuaren jardunari amaiera emango dion legedi bat eskatu du

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en la sesión de la Diputación Permanente del Parlamento Vasco.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du onartezina dela aurrerapen teknologikoek, produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko eta lan-jarduera burutzeko modu berriak eskaintzen dituzten honetan, desberdintasunen areagotzea eta eskubideen desagertzea ekartzea, sailkapen berri bat ezarrita “lehen eta bigarren mailako kontsumitzaile, enpresa eta langileekin”. “Teknologia mailan egiten den aurrerako jauzi bat ezin da izan atzerapena eskubideetan”, adierazi du.

Eusko Legebiltzarrak burutu duen Diputazio Iraunkorraren bilkuran, Idoia Mendiak beharrezkoa ikusi du Langileen Estatutu berri bat, “ez bakarrik PPk ijeztu zituen eskubideak berreskuratzeko, baita egun ez dituztenen eskubideak txertatzeko ere, artatzen gaituztenenak, riderrenak, ekonomi modu berri hauen bidez guri zerbitzu gehiago ematea ahalbidetzen dutenenak eta euren lana lantokitik kanpo burutzen duten pertsona guztienak”.

Eta deskonfinamenduaren une hauskorraz eta krisiaren aurretik abian zen agenda politikoari heltzeko beharraz ohartarazi du, "lan-eskubideak berreskuratzeko eskaria biltzen zuen agenda”, hain zuzen, eta adierazi du sozialistei ez dietela kezkatzen kritikek, alderdi batzuk Gobernua eraisteko eta beharrezkoak diren aldaketak zapuzteko saiakerak baizik.

Legez besteko proposamen batean lortutako akordioa defendatu du buruzagi sozialistak. Proposamen horretan, besteak beste, Gobernuari eskatzen zaio langileak babes ditzala “banaketako plataforma handien gehiegikeriatik saihestuko dituen berariazko neurriekin, prestazio ekonomikoak bermatuz lan-ezintasun kasuetan eta baita mediku-asegurua eta segurtasun eta higieneko neurriak ere, langile horiei zuzendutako larrialdiko laguntza-pakete batez gain, horietako asko lanik gabe geratu direlako covid-19aren krisiagatik”. Testuak lege-aldaketak ere eskatzen ditu mota horretako enpresen autonomo faltsuen iruzurrari amaiera emateko.

Idoia Mendiak gogora ekarri du osasun-krisia hasi aurretiko legebiltzar ekimen bat, kolektibo horien eskubideen gaineko kezkari erantzuna ematen ziona, eta aitortza egin dio funtsezko langile guztien ahaleginari, ez bakarrik egunero gaixotasunaren aurka zuzenean borrokatu direnei, baita logistika eta garraio sektoreetan euren eginahalarekin ezinbesteko ondasun guztien hornidura ahalbidetu duten guztiei ere. Lana antolatzeko moduen aldaketetan ere erreparatu du, ez dietena bakarrik banatzaile eta riderrei eragiten, baita beste sektore kualifikatu batzuei ere, hala nola informatikariei, ingeniariei, arkitektoei, abokatuei edo itzultzaileei.

PSE-EEk laneko iruzurraren aurka borrokatzeko egindako apustua ere azpimarratu du, eta nola sortu zen horren ondorioz sail bat, Lan Saila, amaitzear den legegintzaldi honetan. “Gogoan dut orain nola hasi zen azken euskal legegintzaldi hau, Lan Sail bat sortzearen balioa gutxiesteko egon ziren eginahalak, hiru gaitan ardaztu nahi zena: lan-ikuskaritza, elkarrizketa soziala eta langileen osasuna”, adierazi du, jarraian gogoratzeko Gobernutik "lan-ikuskaritza indartu dugula, 16.000 kontratu baino gehiago erregularizatu ditugula, arreta berezia jarriz emakumeei eta beren berdintasunari eragiten dienetan".

 Onartutako legez besteko proposamenaren testua:

  1. Eusko Legebiltzarrak bere aitortza eta esker ona adierazten die garraioaren eta logistikaren sektoreko profesional guztiei, beren onena ematen ari baitira bizi dugun osasun-krisialdian, herritarrek behar handieneko ondasunez hornituta jarraitu ahal dezaten.   
  2. Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio areagotu dezala bere lana, Estatuko eta Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzarekin koordinatuta, neurri eraginkorrenak ezartzeko, garraio- eta paketeria-enpresetako langileen lan-baldintzen jarraipenari eta etxez etxeko banaketari dagokienez, enpresa horiek bere langileei beharrezko babes-materiala ematen dietela bermatzeko.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio areagotu dezala bere ekintza, plataforma birtualen bidez lantokiaren kontzeptu tradizionala itxuragabetzen duten enpresen iruzurra saihesteko behar diren mekanismo guztiak erabiliz, autonomoak izatea eskatzen zaien langileengana joz, berez besteren konturako langileak direnean, horrek haien lan-baldintzen prekarizazioa eragiten baitu.
  4. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko Lan Ministerioari eskatzen dio sar ditzala, COVID-19aren krisiaren aurrean langileak babesteko neurrien artean, neurri espezifikoak banaketa-plataforma handien gehiegikeria saihesteko, prestazio ekonomikoak bermatuz laneko ezintasun kasuan eta baita mediku-asegurua eta segurtasun- eta higiene-neurriak ere, larrialdietarako laguntza sorta bat langile horientzat zuzentzeaz gain, horietako asko lanik gabe geratu baitira COVID-19aren krisiaren ondorioz.
  5. Eusko Legebiltzarrak Lan Ministerioari eskatzen dio bidal diezazkiola Diputatuen Kongresura behar diren lege-aldaketak, gaur egun era okerrean lankidetza-ekonomia deituriko plataformek autonomoaren irudipean merkataritza-harreman bat ezartzera behartzen dituzten langile guztiak besteren konturako soldatapeko bihurtzeko; azken batean, autonomo faltsuek mota horretako enpresetan egiten duten iruzur onartezinarekin amaituko da, halaxe ebazten duten hainbat eta hainbat epai judizialekin bat.