Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #Bidegileak Bidea zabaldu zuten sozialistak

Idoia Mendia: “Gure arerioak emakumeen eskubideak edo genero indarkeriaren ebidentzia ukatzen dituztenak dira”

Idazkari nagusi eta lehendakariorde denak batasuna eskatu du berdintasun beterako bidean, eta ohartarazi du kausa horrengatiko ika-mikak direla “eskuin muturra gehien gozarazten dutena”

PSE-EEk Aurora Bascaran omendu du Eibarren M8ren harira, bertako lehen alkate andrea izan zelako

1. argazkia
Idoia Mendia, Aurora Bascaran y Jon Iraola en el homenaje a Aurora Bascaran en Eibar | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak esan du "zigilu sozialista” daramatela “gure herrialdea libreagoa eta berdinagoa egiten joan izan diren lege guztiek, emakumeak ama izan nahi zuen ala ez erabakitzea ahalbidetu zutenak, ezkontzeko edo ezkondu gabe bizitzeko aukera eman dutenak, edo genero indarkeria lehen aldiz Estatuko gai gisa hartu zutenak”. 

💜 Ikusten ez dena, ez da baloratzen.
Horregatik da horren garrantzitsua emakumeek, batik bat, gazteek #AuroraBascaran #Eibar-ko alkate ohia bezalako erreferenteak izan ditzaten. Sozialismoak aurrera egin du emakumeek urratsak ematen gindoazen heinean. #Bidegileak#8M2021 pic.twitter.com/TMvNQCzgIJ

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 6, 2021

Idoia Mendiak gizon eta emakume sozialistek berdintasunaren alde burututako jarduna aldarrikatu du. “Ez diogu inori irakaspenik emango, baina ez dugu inorengandik erdirik ere jasoko; gure alderdi osoak burua zeharo harro izan dezake berdintasunaren arkitekto handiena delako”, esan du, jarraian indar aurrerakoien batasuna eskatzeko, “ez dagoelako eskuin muturra gehiago gozaraziko duenik kausa horrengatiko ika-mikek baino”.

Buruzagi sozialistak adierazi du PSE-EEk oso ondo dakiela zein diren emakumearen arerioak: “Lehen bagenekien, eta orain ere badakigu. Gure eskubideak ukatzen dituztenak dira, indarkeriaren bistakotasuna ukatzen dutenak, gauzak gutxienez gizonak bezainbeste egiteko dugun gaitasuna ukatzen digutenak. Horiek dira gure arerioak. Eta, hortxe daude, atezuan, hainbeste nekez batuz joan izan garena noiz hautsiko zain”.

Idoia Mendiak parte hartu du Euskal Sozialistek “Bidegileak: bidea zabaldu zuten sozialistak" ekimenaren barruan Aurora Bascaran eibartarrari eskainitako omenaldian. Aurora herri horretako alkate izan zen 1987 eta 1995 bitartean. Izenburu horren pean eta datorren martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, PSE-EEko Berdintasunerako Idazkaritzak aitortza egiten die jarduera politiko, sozial, zientifiko eta ekonomikoaren hainbat esparrutan emakume sozialistek burututako ibilbideari.

Omenaldia Eibarko herriko etxeko Euskal Sozialismoaren Dokumentazio Zentroan egin da eta hogei bat pertsonek hartu dute parte bertan, Covid-19aren mugengatik ezarritako edukiera beteta. Omendutakoaz gain, Jon Iraola Eibarko PSE-EEko idazkari nagusiak ere hartu du parte, zeinak datorren ostiralean Alkatetza kargua hartuko baitu Miguel de Los Toyosen ordez.

Lehandakariordeak emakumeek “gure gizartea behin betiko aurrerapenera eta onestasunera bultzatzeko” duten potentzial itzela defendatu du, eta pairatzen jarraitzen duten diskriminazioaz ohartarazi du, izan lanean, soldatetan, bizitza pertsonala antolatzean, euren osotasun fisiko eta emozionalean, lanbide karrera garatzean hala nola proiekzio politikoan. Eta gobernuetako baina baita udal eta aldundietako lana aldarrikatu du errealitate bidegabe horren kontra borrokatzeko.

“Hori guztiori duela urtetatik dago gure agendan, eta hobetuz joan izan gara hauteskundeetara aurkeztu izan garenean herritarrei egindako proposamenekin. Sozialistok harro egon gaitezke gauza askorengatik. Harro egon zaitezkete, halaber, lortu dugulako berdintasuna zeharkako kausa bat izatea parte hartzen dugun gobernuetan", esan du, erantzukizun instituzional hori bere gain lehen pertsonan hartzen duela erantsiz. 

“Lehendakariorde gisa eta Lan eta Enpleguko arduradun gisa egiten dut. Lan-ikuskaritzarekin, berdintasun-planak betetzen direla bermatzeko; Osalanekin, genero ikuspegia ere txertatuz prebentziozko betekizunen artean; soldata arrakalaren aurkako plan batekin; soldatak hobeagoak diren sektore maskulinizatuetan emakumeak prestatzeko programekin... Sozialistok gobernatzen bagenuen egingo genuela hitzeman genuena besterik ez da, alegia, konponbideak eskaintzea”, esan du.