partekatu
11:30
BILBO | CASA DEL LIBRO
Idoia Mendiak Ramón Rubial Fundazioaren “Del final del terrorismo a la convivencia” liburua aurkezten du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, "Del final del terrorismo a la convivencia” [Terrorismoaren amaieratik bizikidetzara] liburua aurkeztuko du urtarrilaren 31n, ostiralean, Bilbon. Ramón Rubial Fundazioak argitaratutako liburuki bat da, eta hamar autorek indarkeria terroristaren amaierari buruz idatzitako testuak biltzen ditu. Ekitaldia 11:30etan hasiko da, eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketa gisara burutuko da. Bertan parte hartuko dute Kepa Aulestia obraren analistak eta Rafael Leonisio EHUko irakasleak.
Informazio estaldura:
URTARRILAK 31, OSTIRALA
- 11:30: Idoia Mendia, Kepa Aulestia eta Rafael Leonisioren arteko solasaldia “Del final del terrorismo a la convivencia” liburuko edukiei buruz
Casa del Libro. Urkixo zumarkalea 9. Bilbo