Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Herrialdearen itun bat proposatzen dugu kalitatezkoa, inklusiboa eta berdintasunezkoa izango den enplegurako”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak lankidetzan aritzera egin die dei indar politikoei eta eragile sozial eta ekonomikoei 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia Eusko Legebiltzarrean aurkeztean

“Sozialistak premiazkoena denari emanik gaude, erreskate sozial eta ekonomikoari, baina garrantzitsua denari erantzutea ahaztu gabe, hau da, ezagutzen dugun mundua eraldatzea. Eta Estrategia hau da horren froga”, azaldu du Ekain Rico sozialisten bozeramaileak

1. argazkia
Idoia Mendia y Sonia Pérez en el debate monografico sobre la Estrategia Vasca de Empleo | Foto: Parlamento Vasco

Enpleguaren Euskal Estrategia (EEE) Eusko Legebiltzarrera heldu da herrialdearen itun bat egiteko eskaintza besapean duela, kalitatezko enpleguaren, enplegu inklusiboa eta berdinzalea izango denaren alde. Eskaintza hori Idoia Mendia lehendakariordeak egin die indar politikoei eta eragile sozial eta ekonomikoei. Buruzagi sozialistak eskua luzatu die alderdi politikoei Legebiltzarrera iritsi den eztabaida batean, helburu komun baten alde indarrak biltzeko, esan nahi baita, enpleguren politiketan etapa berri bat irekitzeko.

“Hiru legegintzaldi zeharkatuko dituen konpromiso bat bilatzen dugu. Eta horrek aurrera egiteko, kalitateko enpleguaren, enplegu inklusibo eta berdinzalean aldeko itun sozial batetik abiatu behar da. Langileen gizarte inklusiorako bermea izango den enplegua, enpresen aurrerabiderako motorra izango dena, Euskadiren gizarte kohesiorako motor bat, hain zuzen. Enpleguaren euskal politikan etapa berri bat zabaltzeaz ari naiz", azaldu du bere mintzaldian.

Etapa berri bat ireki dugu enplegurako euskal politiketan. Geuk hartu dugu horren agintea, badakigulako zein Euskaditan bizi nahi dugun. Kalitatezko enpleguarekin, inklusiboa eta berdintasunezkoa izango dena. 1/2 pic.twitter.com/WuksnA887V

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 31, 2021

Idoia Mendiak gogoratu du gaur ezagutzen dugunaren aldean oso bestelakoa izango dela etorkizuneko Euskadi, eta dagoeneko antzematen diren errealitateak aipatu ditu, adibidez zahartzea, enplegu jakin batzuen desagerpena eta beste berri batzuen agerpena, talentuari bertan eusteko premia, produkzio batzuen birkokapena edo enpresa-eredu parte-hartzaileagoetan emandako urratsak. Hori guztia digitalizazioa, krisi klimatikoak eragindako aldaketak eta demografia bezalako fenomenoen ondorioa da.

Eusko Jaurlaritzatik proposamen sozialista bat planteatzen da 2030era begira, kalitatezko enpleguaren alde lan egitearena. Horretan lagunduko dute ikuskaritza-jarduera guztiek, eskubideak, laneko osasuna, gizarte klausulak, ekintzailetza kolektiboa edo sustraitzea bermatuz. Erresilientzia da haren beste ezaugarri bat, produkzio-sistemara moldatzen den enplegu batekin; enplegu lehiakorra inondik inora ere, talentua eta lanerako era berriak bereganatuko dituena.

Enpleguaren politika aktiboetarako eskubide subjektiboa da beste gakoetako bat, eta enpleguaren zerbitzu publikoa hobetzeko ekimenak dira horren isla, langileek etengabeko prestakuntza izan dezaten laneko euren ibilbide osoan.  Eta bada azken bektore bat ere, guztiak zeharkatzen dituena: aukera-berdintasuna. Ez bakarrik genero-berdintasuna bermatzeko, baita gazteen enplegagarritasunerako, adinkeriaren kontrako borrokarako, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako aukerentzako edo zainketako ekonomiaren enpleguen kalitaterako ere.

Idoia Mendiak legeetan aurreikusirik diren aldaketa jakin batzuk ere aipatu ditu (Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legea eta Enpleguaren Euskal Sistemaren Legea), pandemiaren kontrako txoke-planak eta sektore batzuetarako erresilientzia-planak, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren ekarpena, eta, bereziki, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu berriaren funtsezko egitekoa, zeinak giltzarri izango diren aldaketak ari baita gauzatzen bere antolamendu eta funtzionamenduan helburu horiek lortzeari begira. 

Ekain Rico Lan eta Enplegu Batzordeko bozeramaile sozialistarentzat, berriz, Enpleguaren Estrategia funtsezko urratsa da kalitatezko enpleguan eta benetako berdintasunean urratsak emateko, eta azpimarratu du agerian uzten duela Lehendakariordetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa, gizarte bidezkoago eta inklusiboago baten alde apustu garbia eginez. 

“Osasun krisiaren irteera ikusten ari garen honetan, eskertzen da zure Sailak krisi sozial eta ekonomikorako irteera taxutu izana. Diktadura ondorengo gure lehen lehendakariak, Ramón Rubialek, esan zigun orainaldia kudeatzen eta etorkizuna prestatzen jakin behar dela. Zuk planteatzen diguzuna Gobernu honen proposamen bat baino askoz gehiago da, itun bat da, guztiok talde bezala geure gain har dezagun hiru legegintzalditarako konpromisoa eskatzen duen erantzukizun bat. Kontua ez da zenbat enplegu izan nahi dugun, zeren egongo dira horretarako aukerak, baizik eta zer enplegu nahi duzun izan”, adierazi du. 

Ekain Ricok esan du administrazio publikoak ere erabakigarriak izango direla krisitik irteera bidezkoa lortzeko, pizgarri indartsuak eta laguntzeko tresnak behar izaten jarraituko delako, bai enpresen jarduera suspertzen laguntzeko bai krisiak enpleguan eta gure herritarren zati handi baten ongizatean eragiten ari den inpaktua arintzeko.

“Sozialistak horri emanik gaude. Konponbideak eskaintzera, legegintzaldi honetan premiazkoa denari bete-betean erantzunak ematen, Euskadiren erreskate sozial eta ekonomikoari, baina garrantzitsua dena bazter utzi gabe, ezagutzen dugun munduaren eraldakuntza, alegia. Eta Estrategia hau da horren frogetako bat”, adierazi du.

 

🗣️@ekainrico
2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia, zerizanezko urratsa kalitatezko enplegurako, enplegu inklusiborako 👩‍💼
✅Lehendakariordea trebea izan da @Idoiamendia eragile sozialak eta talde politikoak engaiatzen Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialerako itun handi bat lortze aldera pic.twitter.com/z87cvom3JZ

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 31, 2021