Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Botoa ematera deitu nahi ditut enplegu mugagabea lortu dutenak, beren etorkizuna jokoan duten gazteak eta beren eskubideak mehatxaturik dituzten emakumeak”

Europako Parlamenturako hautagaiak kontrola eskuin muturraren eskuetan utzi nahi ez duen euskal gehiengo sozialari zuzendu zaio: “Ni nauzue Europa gehiago egiteko, euskaldun, sozialista eta demokrata bat duzue Euskadik nahi duena defendatzeko”

Patxi Lopez: “Ez dugu utziko Gobernu hau eraisten. Zain eta muin defendatzea dagokigu”

“Larunbatean errezatzera badoaz, gu bozkatzera goaz igandean”, esan du Santurtzin Diputatuen Kongresuko bozeramaileak

1. argazkia
Idoia Mendia y Patxi López, junto a Mikel Torres, Juan Antonio Andrades e Itziar Utrera, en el acto político en Santurtzi. Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hautagaia, Idoia Mendia Europaren proiektuarekin atxikitasuna sentitzen duten aurrerakoiengana eta europazaleengana zuzendu da datorren igandean botoa Alderdi Sozialistarentzat eskatzeko eta, era horretan, eskuinaren eta eskuin muturraren erasoetatik babesteko. Baina harago ere joan nahi izan du, eta “enplegua lortu dutenei, lan mugagabea izatea lortu dutenei, beren lehen aukera aurkitu dutenei, pandemiaren ondoren berriro pertsiana altxatzea lortu zuten merkatari eta ostalariei eta txertoei esker salbatu ginen guztiei” egin die dei.

Idoia Mendiak mitin batean hartu du parte Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko bozeramailearekin batera, eta gazteei ere egin die dei. “Gaur gazteei egin nahi diet dei botoa emateko, euren etorkizuna dagoelako jokoan datozen bost urteetan… Etorkizuna bakean izatea, enplegu seguru eta kalitatekoa, bizitza independentea egiten hasteko etxebizitza bat nahi duten gazteei egiten diet dei”, esan du.

“Botoa ematera deitu nahi ditut mugagabeko enplegua lortu dutenak, beren etorkina jokoan duten gazteak eta eskubideak mehatxaturik dituzten emakumeak”

?️ @idoiamendia#9JZurdazo#VotaConLaZurda#VotaPSOE? pic.twitter.com/jBD5brjjGU

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 6, 2024

Eta emakumeak ere ultren mehatxupean daudela ohartarazi du: “Emakumeei mobilizatu daitezela eta botoa masiboki eman dezatela eskatu nahi diet. Asko dugulako jokoan hauteskunde hauetan. Geure askatasuna dugu jokoan, soldata arrakalarik gabeko gure enpleguak, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin jarraitzea, egotea dagokigun toki guztietan espazioa zabaltzen jarraitzea”.

Euskadi abegitsu eta aukerez betetako baten aldeko apustu egiten duten pertsona guztiei egin dio dei hautagai sozialistak. “Gaur, eskuin muturrak kontrola eskuratzerik nahi ez duen euskal gehiengo sozial horri esaten diot nirekin konta dezaketela Europa gehiago egiteko. Baina, batez ere, Euskadik nahi duena defendatzeko euskaldun, sozialista eta demokrata bat dutela. Eta badakite beti betetzen dudala hitza. Boto masiboa eskatzen diet Euskadi sozial, inklusibo eta berdinzale horrek urratsak ematen jarraitu dezan Europa gehiagorekin. Igandean masan botoa ematera joan zaiteztela eskatzen dizuet politika onak, aurrerapenekoak, irabaz dezan eta Feijook eta Abascalek eta koalizio ultra osoak gal dezan”, adierazi du.

Eta goizean Zumarragan egin duen moduan, Idoia Mendiak eskuin muturrari aurpegiratu dio ongizatearen eta aberastasunaren banaketaren kontuan funtzionatzen duenarekin akabatu nahi izatea, eta esan du justizia soziala bezalako printzipioen arerio direla deklaratu dutenei eskubiderik gabeko lan-merkatu bat besterik ez zaiela interesatzen, langileak babesik gabe direla, eurek mozkin handiago atera ditzaten.

Patxi Lopezek, Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, esan du funtsezkoa dela datorren igandean botoa ematea, Bruselan euskaldunoi egunero eragiten diguten kontuak erabakitzen direlako. Eta esan du erabaki beharra dagoela 2008ko krisiari eman zitzaion erantzuneko Europaren artean eta Pedro Sanchezek bultzatu izan dituen europar funtsen artean, hots, “amesgaiztoko Europaren eta itxaropeneko Europaren artean”. “Europa sozialdemokrata, behar handiena duenari emateko gehien duenari eskatzen diona da itxaropenaren Europa; horregatik, igandean aukeratu beharra dago amesgaiztoko Europaren eta itxaropeneko Europaren artean, eta harro esan dezakegu Pedro Sanchez eta Teresa Ribera gure hautagaia ibili direla itxaropeneko Europa horren buruan”, adierazi du, Espainiak sekula ez zuela europar edo nazioarteko testuinguruan horrenbeste eragin izan zehaztu ondoren.

Patxi Lopezek, halaber, esan du igandean euskaldunek aukera izango dutela Feijook eta PPk sozialisten Gobernua akabatzeko asmoz mugiarazten duten “lohiaren makinari” irabazteko. “Ez dugu utziko. Gobernu hau zain eta muin defendatzea dagokigu”, esan du Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, eta gogoratu du Pedro Sanchezen emaztearen zitazioaren iragarpena PPko presidenteak Junts-ekin zentsura-mozio bat aurkezteko ados jartzeko atea zabalik uzten zuen bere diskurtsoarekin zuloa zabaldu ondoren gertatu zela.

Bukatzeko, Ferrazeko egoitzaren inguruetan errosarioa errezatzeko aitzakiaz kontzentrazio baterako eman den onarpena aipatu du: “larunbatean errezatzera badoaz, gu bozkatzera goaz igandean”, adierazi du ironiaz.