Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Gu gara eskuin muturra gerarazteko berme bakarra, guk defendatzen ditugu Europa gehiagoren, demokrazia gehiagoren, bake gehiagoren eta bizikidetza gehiagoren, enplegu gehiago eta hobeagoen aldeko urratsak”

“Uztailaren 23an eskuina geratu genuen, eta Gobernu aurrerakoi bat dugu orain Espainian. Egin dezagun gauza bera igande honetan, gera dezagun koalizio ultra eta salba dezagun Europa ere”, esanez egin dio dei hautesleei Europako Parlamenturako hautagai denak.

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, al Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, y la alcaldesa de Irun, Cristina Laborda| Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, botoa Alderdi Sozialistari emanez “koalizio ultra geratzeko” eta “Europa salbatzeko” azken dei bat egin du. Uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako emaitza ekarri du gogora, eta hautesleei babes bera eskatu die igande honetan. Mendiaren esanetan, “ziurtasun sozialista” da eskuinak eta eskuin muturrak hauspotzen dituzten beldur eta ziurgabetasunentzako erantzuna.

“Beldur horien aurrean, ziurtasun sozialista. Eskuin muturra gerarazteko berme bakarra gara. Gu gara Europa gehiagoren, demokrazia gehiagoren, bake gehiagoren eta bizikidetza gehiagoren, enplegu gehiago eta hobeagoen aldeko urratsak aldezten dituztenak. Uztailaren 23an eskuina geratu genuen, eta Gobernu aurrerakoi bat dugu orain Espainian. Egin dezagun gauza bera igande honetan, gera dezagun koalizio ultra eta salba dezagun Europa ere”, adierazi du.

Idoia Mendiak hauteskunde kanpainako azken goiza baliatu du Irunen bertako alkate Cristina Labordarekin ekitaldi bat partekatzeko, eta pozik azaldu da kanpainaren balantzea egitean, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren eta Maider Lainez europar hautagaiaren kolaborazioa nabarmenduz.

“Bazter guztietara heltzeko kanpaina oso bizia egin dugu. Kale, herri, hiri, irratiko estudio nahiz telebistako platoak zapaldu ditugu. Hitz egiteko osasunaz, hezkuntzaz, etxebizitza eskuragarri eta efizienteez, gizarteratze eta laneratzeaz, zainketen europar estrategiaz, soldata duinez, enpresa eta langileei bizi dugun iraultza ekonomiko honetan eman beharreko laguntzaz. Nekazaritzaz eta arrantzaz, etorkizuna izan dezaten. Agenda berdea bihotz gorriz, trantsizio ekologikoa eta justizia sozialak bultzatzeko beharraz”, aldetu du.

Eskuinak eta eskuin muturrak garai ilunetara itzultzeko ordezkatzen duten mehatxuaren aurrean, hautagaiak “Europa sozial eta ekonomikoki indartsu bat, aitzindaria, Estatu Batuek eta Txinak irentsiak izan ez gaitezen beharrezkoa duguna” defendatu du, nazioarte mailan eragina izango duena “barne-bizikidetza bermatzeko, eta gerrei ezetza emanez munduko bakearen alde lan egiteko”, esan du.

“Pedro Sanchezen nazioarteko lidergo horretaz hitz egin dugu, Espainiatik Europa osora esportatu nahi dugun eredu arrakastatsuaz. Justizia sozialak funtzionatzen duelako, duinagoak bakarrik ez, lehiakorragoak ere egiten gaituelako. Ezkutu sozialak, izan ere, erakutsi du eraginkorragoa dela austerizidioa baino. Politika hori oso ondo etorri zaio Euskadiri, eta sozialistek aurrera egin dugu udaletatik, aldundietatik eta Gobernutik ekimen berritzaileekin”, arrazoitu du.

“Gu gara eskuin muturra gerarazteko berme bakarra, guk defendatzen ditugu Europa gehiagoren, demokrazia gehiagoren, bake gehiagoren eta bizikidetza gehiagoren, enplegu gehiago eta hobeagoen aldeko urratsak”

?️ @IdoiaMendia #VotaConLaZurda#9JZurdazo#VotaPSOE pic.twitter.com/xxZyoqKCYi

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 7, 2024

Agenda sozialistaren izaera garailea nabarmendu du Mendiak, “egiaren europar agenda delako, garai honetan Europari zentzua ematen diona, berdea, feminista, eraldatzailea nola inklusiboa delako, demokrazia eta funtsezko eskubideak bermatzen dituena”. 

“Agenda sozialistak izaera irabazlea du, hori gabe ez dagoelako Europarik. Ez dago Europarik autoritarioekin, ultraeskuinarekin, negazionistekin, motozerrekin, homofoboekin, emakumeak berriro sukaldera bidali nahi gaituztenekin. Ez dago Europarik pertsonak abandonatuta. Ez dago Europarik horren baliorik gabe”, aldarrikatu du.

Cristina Laborda Irungo alkateak gogoratu du Europa ez dela urruneko zerbait, mugako udalerri horrek 13 milioi euro jaso dituela Next funtsei esker, eta 14 proiektutan inbertitu direla horiek, kultura, ondarea, turismoa, digitalizazioa, jasangarritasuna eta garraioa bezalako horren esparru ezberdinetan. 

Igandean botoa ematera joateko dei egin du Labordak, botoa orain ematea inoiz baino garrantzitsuago delako. Esan duenez, funtsezkoa da botoa Alderdi Sozialistari ematea, “beti Europara begiratu izan dugulako eta muga elkartzeko, eta ez banantzeko, elementu gisa ulertu izan dugulako”. “Horixe da egin beharra dugun galdera, elkartuta ala bananduta egon nahi dugun, konektatuta ala isolatuta. Irunen argi dugu hori. Idoia Mendia izan behar du euskaldunen eta irundarren ahotsa. Bat eginik askatasunaren, demokraziaren eta Europaren alde”, adierazi du.