Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   9. Kongresua

Idoia Mendia: “Sinesgarritasuna duen alderdi bat gara gizartearentzat, eta lanean segitzen dugu gure espazioa zabaltzeko”

PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du bere ondorengoak, Eneko Anduezak, “eskuak guztiz libre dituela proiektua gidatzeko erabaki zailak hartzeko, berrikusi beharra dagoena berrikusteko eta konpondu beharra dagoena konpontzeko”

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Euskal Sozialistak alderdiak euskal gizartean duen sinesgarritasuna azpimarratu du gaur, eta esan du hori “gure printzipioez ziur garelako, proposatzen dugunaz ziur garelako eta ongi lerratutako bideari endredatu gabe jarraitzen diogulako” dela. “Horri, geure buruarengan konfiantza izatea eta gizartearen aurrean sinesgarritasuna izatea esaten zaio”, adierazi du. Eta tresna horiekin “gure espazioa zabaltzen joateko lanean" segituko dutela esan du.

Idoia Mendiak adierazpen horiek egin ditu Euskal Sozialisten 9. Kongresuaren lehen jardunaldian ordezkarien aurrean bere kudeaketa azaltzen duen txostenaren berri ematean. Eneko Anduezari utziko dio lekukoa Kongresu horretan. “Sozialista izateagatik sentitzen dugun harrotasun sakona” azpimarratu eta “askatasunagatik borrokan denbora gehien daramatenak” direla gogoratu ondoren, Idoiak bere agintaldia gidatu duten "bi uste oso” aipatu ditu: “konponbideak" eta “elkarrekin”, horiekin heldu izan dielako eztabaida politiko guztiei eta sendotu izan delako alderdia Euskadin.

 

🎙 @idoiamendia: “Gaur egun, Espainian eta Euskadin ez dago erabakirik nahitaez gure eskuetatik pasatzen ez denik. Izan ere, ez dago gobernu alternatibarik sozialismotik nahitaez pasatzen ez denik. Espainiak aurrera egiten du Gobernuak onartutako neurri bakoitzarekin”.#UnNuevoComienzo pic.twitter.com/VeYgdfkcBJ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 20, 2021

 

PSE-EEren buruzagiak sozialismoak “ezker arduratsu eta gobernagarriaren lidergoa” hartzean Euskadin betetzen ari den egitekoa aldarrikatu du. “Behar dena gauzatzen duen ezkerra gara: osasuna bermatu, Euskadi ekonomikoki berreraiki eta eraldatu, bidezko susperraldi batez. Besteei ezinezkoa iruditzen zaiona gauzatzen duen ezkerrak ETArekin amaitu du, ezagutzen dugun krisirik handienari heldu dio eta Euskadi abian den iraultzarako prestatu du”, esan du.

Bere kudeaketari gainbegirada eman ondoren, Mendia bere ondorengoa izango denari zuzendu zaio, Eneko Anduezari, eta esan dio eskuak guztiz libre dituela proiektua gidatzeko erabaki zailak hartzeko, berrikusi beharra dagoena berrikusteko eta konpondu beharra dagoena konpontzeko. Azkenik, “lan egitera eta erabakietan asmatzera” bultzatu du, era horretan “Euskal Sozialistek irabaziko dugulako eta euskal gizarteak irabaziko duelako”.

PSOEren Azterlan eta Programen idazkari ere denak alderdiak “lehenik diktadurak eta ondoren terrorismoak astindutako” gizarte bati “lasaitasuna eta segurtasuna ematen” bete izan duen egitekoa nabarmendu du. “Horixe izan da, halaber, nire konpromisoa. Eta sozialisten lidergotik betirako erauzi ditugu mehatxua, erailketa, jazarpena”, erantsi du.

Eta bereziki gogoratu nahi izan ditu "terrorearen eta giza eskubideen urraketen biktima guztiak", eta poza adierazi du "duela hamar urte ETAren behin betiko amaiera lortu ondoren duela hiru urte, behin betiko desegin eta gero, arreta gunea biktimagileetan jarri ordez biktimetan jartzea lortu dugulako”. Bukatzeko, salatu egin du “proiektu politiko bat indarrez inposatu nahi izan zutenen eta bestelakoa zena akabatzeko estatu-arrazoietan babestu zirenen bidegabekeria sakona".