Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak lankidetzan aritzeko prestutasuna azaldu dio Elkarrekin Podemosi pandemiaren eta haren ondorio sozial eta ekonomikoen kontrako borrokan

1. argazkia
Reunión entre las direcciones de PSE-EE y Podemos Ahal Dugu | Foto: Socialistas Vascos

Alderdi politikoen arteko lankidetza Euskadin legegintzaldi berri honetan herritarrek eskatzen dituzten helburuak lortzeko eta pandemiaren eta haren ondorio sozial eta ekonomikoen kontrako borrokarako metodo gisa erabiltzeko, horiek izan dira Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak azaldu diena Elkarrekin Podemoseko zuzendaritzarekin burutu duen bileran.

Bi alderdietako arduradun gorenek egin duten topaketan, PSE-EEren aldetik Miguel Ángel Morales PSE-EEko Antolakuntzako idazkariak eta Begoña Gil Erakundezko Politikako idazkariak, eta Elkarrekin Podemosen aldetik Pilar Garrido koordinatzaile nagusiak eta David Soto Antolakuntzako idazkariak ere hartu dute parte.

Bileran, hain zuzen bi alderdien arteko lehena Elkarrekin Podemosen zuzendaritza berria hautatu zutenetik, hizpide izan dute ere Pedro Sánchez buru duen eta bi antolakundek osatzen duten koalizio Gobernuak ezarri duen bide-orri aurrerakoia lortzeko Estatuko hurrengo Aurrekontu Orokorrek duten garrantzia.