partekatu
19:30
AREATZAKO OHOLTZAK. BILBO
Idoia Mendiak eta Carmen Calvok abiaraziko dute #U12rako Euskal Sozialistak-en kanpaina
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Idoia Mendiak, eta Gobernuko lehen presidenteordeak, Carmen Calvok, abiaraziko dute ekainaren 25eko ostegun honetan, 19:30etik aurrera, uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpaina. Ekitaldia Bizkaiko hiriburuan, Areatzan, burutuko da eta Eneko Anduezak eta Gloria Sánchezek ere hartuko dute, hurrenez hurren Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburu direnak.
Ekitaldiak satelite bidezko zuzeneko seinalea izango du eta streaming bidez jarraitu ahalko da Idoia Mendiaren Facebook orrian eta Twitter kontuan.