Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendiak ohartarazi du Zabala, “Madrazo bezala, EAJren oxigenoa izango dela haren jolasetan nahasteko”

Laudioko (Araba) kanpaina-ekitaldian, Lurraldeko zerrendaburuarekin, Natalia Rojorekin, egon da Mendia, eta esan du independentziaren inguruko eztabaida "nazionalisten ipuin zaharra dela, hauteskunde-kanpainan beti ateratzen duten bandera dela", eta orain "bidelagun bat aurkitu dute, Podemos”.

1. argazkia
Idoia Mendia en el acto político celebrado esta tarde en Llodio (Álava) | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakarirako hautagai Idoia Mendiak esan du Elkarrekin Podemosen hautagaia, Pili Zabala —eta alderdiak erabaki guztiak geroko kontsulta baten menpe jartzen ditu— “Javier Madrazo bezala izango dela, haren jolasean nahasteko nazionalistek behar duten oxigenoa alegia".

“Orain Pili Zabala dute, eta Madrazok bere egunean egindakoa egiten du: nazionalistek behar duten oxigenoa izan haren jolasten nahasteko; izan ere, Podemos, kanpainan ikusi dugunez, erabakiak geroko kontsulta baten menpe utzi ditu”, gaineratu du.

Mendiak esan duenez, kontsulta eginez gero zer egingo duzuen galdetu dutenean, Elkarrekin Podemosek erantzun duela: “jendeak esaten duena”. Horixe bera dio independentziaren aldekoa den ala ez galdetzen diotenean.  “Eta EAJk beste murrizketa batzuk ezartzen badizkigu?, eta PP eskumenak kentzen saiatzen bada, jendeari galdetu arte itxarongo duzu?”, galdetu dio bere buruari. Ondoren azaldu du hori ez dela politika ulertzeko modu bat, ezta jendearen arazoak ebazteko modu bat ere.

Adierazi duenez, “jendearen iritzia jakin arte itxaron behar izanez gero, sozialistok ezingo genituzke atzera bota EAJren 1.500 milioi euroko murrizketak, edo botiken baterako ordainketa saihestu, edo Euskadin argia ordaindu ezin duenari motz ez diezaioten lortu”.

Hori dela eta, esan du ez duela onartuko "bizitzekin jolasten duen murrizketarik, ezta euskal herritarrak banatzen duen proiekturik ere”, eta ez dute utziko "gutxi batzuen nahi nazionalistek gehiengoaren beharretatik aldetzea: enplegua sortzea, hazkunde ekonomikoa eta zerbitzu publikoen jasangarritasuna dira behar horiek”.

“ARABA ERE EUSKADI DA”

Bestalde, Mendiak gogoratu du Araba “ere Euskadi dela, eta Araban ere azpiegituren, zerbitzuen eta ekonomiaren alde egin behar dela".  Beraz, gogoratu du Euskadin “ez daudela bakarrik udal nazionalistak, 251 udal daudela eta 2 milioi biztanle ditugula”. Eta “Araba Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuetan baldin badago, sozialistoi esker izan dela” gogoratu du.

Mendiak EAJren kanpaina-leloa ere aipatu du: “Eraiki Euskadi”.  “Eraiki Euskadi, esaten digute.  Herri egin.  Baina ahaztu dute herria egunero-egunero egiten dela.  Ahaztu dute herria guztiongan pentsatzen egiten dela.  Herri egitea jendearengan, enpresetan, enpleguan, politika sozialetan, trebakuntzan inbertitzea dela, eta modu orekatuan gainera”, azaldu du.

Hautagai sozialistak ohartarazi du “herri egitea gizarte- eta politika-kohesiorantz aurrera egitea dela, eta Euskadi osoan, eta ez bakar batzuetan, pentsatzea dela”.  Beraz, "ez duzu herri egiten zenbait udalerri edo lurralde lehentasunetatik at uzten baldin badituzu”.

“Hauteskunde hauek horretarako ere dira, igandean euskal herritarrok erabakia hartu behar dugu: batera hazi edo batzuk beste batzuen gainean jarriz hasi, batera aurrera egin edo batzuk bere zorira abandonatuta utzi, denontzako Euskadi egin edo bakar batzuentzako Euskadi egin", adierazi du.

ESKUBIDE BERBERAK

Sozialistek zenbait proposamen egin dituzte Euskadin “denok eskubide berberak edukitzeko, denok hartzeko moduko gizarte izan dadin, eta denok, gure ahaleginarekin, herria hobetzeko eta modernizatzeko". Ostean, Mendiak ziurtatu du Euskadik "badituela Europar eskubideen buruan kokatzeko behar diren ezaugarriak”.

Hori lortzeko, “benetan garrantzitsua den horretan jarri behar dugu arreta:  hazkunde ekonomikoa, berrindustrializazioa eta kalitate oneko enplegua sortzea”, ezin dugu “herri independente izateko nahiaren, XXI. mendeko foru nazio izateko griñaren edo Kanadako Probintzia izateko nahiaren inguruko eztabaida amaiezinetan galdu”.

Mendiak azaldu du badakiela zer herri eredu eta Euskadi nahi duen datozen urteetarako, eta sozialisten  leloan laburtzen dela: "Juntos-Batera".  Hortaz, Euskadin ez dituela “pertsona ezberdinak” nahi, "nazionalisten eta ez-nazionalisten Euskadi bat nahi", ez duela "Euskadi gorri, berde edo more bat nahi” dio. Euskal gizarte bakarra, anitza, integratzailea, kosmopolita eta mundura irekia nahi du, banaketaren eta liskarraren garaira ez itzultzeko.

Hori dela eta, “eztabaida politikoan zentzutasuna jarri behar dugu, eta ekintza politikoa benetan garrantzia duen horretara bideratu behar dugu: hezkuntza ekonomikoa, kalitate oneko enplegua, behar handienak dituztenen alde egitea eta identitate librearekiko errespetua", aipatu du. Helburua ondokoa da: “norberak euskal herritar senti daiteke nahi duen moduan, eta ez ezartzen dioten moduan, Euskadin euskal herritar guztion etxea izan dadin, eta ez bakarrik txartel egokia dutenen etxea".