partekatu
Euskal Sozialistek lehen legegintzaldiko legebiltzarkideei Gernikan egin zaien omenaldi-ekitaldian hartu dute parte
• Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izan da ordezkaritzaren buruan, eta hark jaso ditu Ramon Jaureguirentzako eta Juan Manuel Eguiagarayrentzako medailak
• Lehen Eusko Legebiltzarra “euskal pluraltasunaren isla, baina gehiengo handi batek demokraziaren, eskubide eta askatasunen eta autogobernuaren alde egindako hautuaren isla” izan zela nabarmendu du
PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, izan da ordezkaritza sozialistaren buruan lehen legegintzaldiko legebiltzarkideen aldeko omenaldian, Eusko Jaurlaritzak 1980an eratu zenetik betetzen den 45. urteurrenaren harira prestatutako egitarauaren barruan.
Ekitaldiaren ondoren, buruzagi sozialistak esan du Eusko Legebiltzarraren lehen legegintzaldia “euskal pluraltasunaren isla, baina gehiengo handi batek demokraziaren, eskubide eta askatasunen eta autogobernuaren alde egindako hautuaren isla ere” izan zela. “Itxaropenez betetako garai haiek gogoratu ditugu gaur, azkenean lortu izan genuen bakearen bila urte asko eta askotan bultzatu gintuen bera”, adierazi du.
Lehen Eusko Legebiltzarra euskal pluraltasunaren isla, baina gehiengo handi batek demokraziaren, eskubide eta askatasunen eta autogobernuaren alde egindako hautuaren isla izan zen.
Gaur goizean, garai hauek gogoratu ditugu Gernikako arbolaren aurrean… pic.twitter.com/7J0wvYa0LU
— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 31, 2025
1980tik 1984ra bitarteko legegintzaldi hartan hamasei legebiltzarkide sozialista eseri ziren hemizikloan, hots: Jose Antonio Aguiriano, Txiki Benegas, Enrique Casas, Juan Manuel Eguiagaray, Jesus Eguiguren, Ricardo Garcia Damborenea, Angel Jose Gavilan, Ramon Jauregui, Eneko Landaburu, Alfonso Martinez, Jose Antonio Maturana, Juan Manuel Moreno, Alberto Perez, Jose Antonio Saracibar eta Pedro Maria Viana. Ohorezko medaila eman zaie horiei guztiei gainerako legebiltzarkideekin batera, eta beren eskutik edo senideen bidez jaso izan dituzte. Jaureguiren eta Eguigarayren kasuan, Eneko Anduezak jaso ditu haien izenean.
Ekitaldian izan dira, egungo legebiltzar taldeaz gain, Patxi Lopez lehendakaria, Mikel Torres egungo lehendakariordea eta Denis Itxaso, Susana Garcia Chueca, Maria Jesus San Jose eta Javier Hurtado sailburuak. Begoña Gil PSE-EEko Erakunde Politikako idazkaria eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea ere izan dira.