Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendiak proiektu sozialistaren alde egin du Podemosen hitzontzikeriaren eta EAJren etsipenaren aurrean

PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakarirako hautagai Idoia Mendiak esan du “proposamen argirik ez duen” EAJ etsiak eta Elkarrekin Podemosen hitzontzikeriak ez bezala, Sozialistek badutela Euskadirako benetako proiektu bat. Mendiak igandean parte hartu du Samaniegon Arabar Errioxako Mahats-bilketaren Festan, euskal hauteskundeetarako PSE-EEko Arabako zerrendaburu Natalia Rojorekin batera.

1. argazkia
Idoia Mendia en la Fiesta de la Vendimia de Samaniego

Hautagai sozialistak gogoratu du zer apustu egin zuen PSEk Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian Arabar Errioxa Euskadirako “ate turistiko” bihurtzeko.

Gainera, eskualdean zenbait inbertsio egiten jarraitu behar dutela aldeztu du, turismoaren sektorea eta dauden upeltegiak, 350 baino gehiago, sustatzeko. Gogoratu duenez, enplegu zuzen eta ez-zuzen asko daude upeltegien menpe.

Mendiak nabarmendu du PSEk eremuaren aldeko konpromisoa duela, eta ohartarazi du ezin dela autonomia erkidegoko “txoko ahaztu” bat izan, Euskadiren “bihotza” izan behar baitu.

Iñigo Urkullu lehendakari berriz izateko EAJren hautagai kritikatu du idazkari sozialistak, bakarrik esan baitu “Gasteiz Euskadiren hiriburua dela”, baina ez du hori “ekintzekin” demostratu.  “Gasteizek hori baino gehiago merezi du”, esan du. Ondoren pena adierazi du Urkullu asmo hutsetan gelditu baita Gasteiz eta Arabaren garapenaren alde egiteko orduan.

Mendiaren ustez, EAJ etsituta dago eta ez du proposamen “argirik” Euskadi sustatzeko.  Horrez gain, Elkarrekin Podemosen "hitzontzikeria” kritikatu du; eta koalizioak “Euskadirekin zer egin ez dakiela” esan du.

Aukera horien aurrean, PSEren kudeatzeko gaitasuna aldarrikatu du; alderdiak, esan duenez, Euskadirako benetako “proiektu" bat du.