Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Jaurlaritza

Iñaki Arriola: “Etxebizitzaren, hiri-biziberritzearen eta garraioko modernizazioaren gizarte-itun berri bat bultzatuko dugu”

1. argazkia
Iñaki Arriola accede a las dependencias del Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Etxebizitzarako eskubidea, desberdintasunaren kontrako borroka, mugikortasunaren demokratizazioa, lurralde kohesioa, jasangarritasuna, horiek dira Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak legegintzaldi honetarako bere agendan markaturik dituen politika sozialisten helburuetako batzuk. Iñaki Arriola sailburu sozialistak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean helburu horiek azaltzeko. Hiruko ardatz baten inguruan bilbatzen dira: etxebizitzaren, hiri-biziberritzearen eta trenbide garraioko modernizazioaren gizarte-itun bat.

Sailak inbertsio bat bideratuko du Euskadiko babestutako etxebizitzen parke publikoa handitzeko, erakundeak berak eraikiz eta hutsik dauden etxebizitzak atzituz, pasa den legegintzaldian eman zituen emaitza bikainen ildotik. Etxebizitza hutsak eskuratzeko Bizigune programa 2017ko urtarrilean 4.480 etxebizitza izatetik egun 6.224 izatera igaro da, hau da, %38 gehiago.

Etxebizitza sailak 15 urtetan bikoiztu egin nahi du alokairu eskuragarrirako eskaintza publikoa, Euskadin diren etxebizitza nagusien %5 izatera heltzeko, egun den eskaintzari beste 24.000 etxebizitza gehituta. Horrez gainera, etengabeko babes publikoari lotutako etxebizitza parkea data horretan Euskadin diren etxebizitza nagusien %10eraino iristeko asmoa dago, hau da, 102.000 etxebizitza inguru.

Lehentasuna izaten jarraituko du gazteen emantzipazioa bultzatzea etxebizitzarako sarbideak. Kolektibo horrengana zuzendutako zuzkidura-bizitokien sustapenaz, etxebizitzen esleipenean gazteentzako kupoak ezartzeaz edo alokairurako Gaztelagun programaren laguntzez gain, kolektibo horrentzako hobekuntza espezifikoak jorratuko dira araugintzan.

Laguntza-lerro berri bat gehituko da, halaber, alokairu eskuragarriko etxebizitzen eskaintza gehigarria bultzatzeko, eta alokairua sustatzeko jarduera berriak 3.000 biztanle baino gutxiagoko landako udalerrietan, despopulazio arazoak jota izaki, eta etxebizitza eskuratzeko formula alternatibo eta malguak ere, cohousing edo lankidetzako etxebizitzak izenekoak.

Birgaitze alorrean, Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak Renove plan berri bat sustatuko du etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko. 

Lurralde Plangintza arloan Bultzatu 2050 Euskadiko Hiri Agenda ezarriko da. Programa hori garatzeko oinarriak finkatu izan dira azken hiru urteotan, zaurgarritasun handieneko auzoetan esku-hartzeak burutuz, hobetzeko helburuarekin, ez bakarrik etxebizitzen efizientzia energetikoa eta irisgarritasuna, baita ingurumen, gizarte, ekonomia eta gobernantza alderdiak ere. Abian diren proiektu pilotuetan —Otxarkoaga, Txonta, Txomin Enea, Aramotz (Durango) eta Koroatze auzoak— bildutako esperientziak Ekintza Plan bat bultzatzeko aukera emango du, lurralde osora zabalduko dena, Hiri-zaurgarritasunaren Inbentario eguneratu berriaren laguntzarekin.

Azpiegitura eta Garraio arloan, berriz, erabiltzaileei Autonomia Erkidegoko garraio-sistema guztiak erosotasunez erabiltzeko aukera emango dien sistema baten sorrera gauzatzeko lan egingo du Eusko Jaurlaritzak, operadore guztiek erabiliko duten ordainbide batekin.

Trenbide sareaz denaz bezainbatean, jarduerak garatuko dira Gasteizko tranbia Salburua auzoraino eramateko, Zabalganarako tranbia proiektuaren informazio-azterlanekin, Gasteizko tranbia-toki berriekin, Bilboko tranbia-tokiaren beharren azterketa eta hiru jardueraren informazio-azterlanekin: Tranbia Eraztuna ixtea, Atxuri-Kale Nagusia zatiko bide bikoiztua, eta Bolueta-Etxebarri zatian tranbia ezartzea. Zorrotzaurrerako tranbia zabaltzea zehazteari ere ekingo zaio.

Trenari dagokionez, datorren urteetarako trenbide-sarera modernizatzeko aurreikusten diren jarduerek nabarmen hobetuko dituzte Euskadiko hainbat udalerrietako hiriguneak, lehentasunezko jarduerak burutuz egungo Lezamako Trenbide Zaharra eraldatzeko, bide berde irekian bihurtuta, Zarauzko EuskoTren geltoki berria eraikita, Eibar erdigunea-Azitain zatiko trenbidean oinezkoentzako ibilbidea eginez edo Bentak-Muga tarteko topoaren linea berriarekin.

🗣️ Agerraldia egin dut gaur Legebiltzarrean legegintzaldi honetan Sailaren ardatz estrategikoak izango direnak azaltzeko: Gizarte-ituna #Etxebizitza-n; Auzo zaurgarrien biziberritzea eta #Bultzatu2050 Agenda Lurralde Plangintzan; eta, #Mugikortasun Jasangarria Garraioan pic.twitter.com/LImtCppXoe

— Iñaki Arriola (@iarriolal) October 21, 2020

Bus Elektriko Adimendunari dagokionez, Gasteiz eta Donostia arteko BEA amaitu eta abian jartzea aurreikusten da, eta Leioa-Unibertsitatea (Bizkaiko EHU Kanpusa) linean BEA ezartzeko aukera aztertzea.

Euskal Herriko Trenbide Sare Berria (Euskal Y izenekoa) sustatzea da legegintzaldi honetako helburu nagusietako bat, bai zuzeneko eskumenen bidez bai erakunde arteko lankidetza-formulak erraztuko dituztenen bitartez, abiadura handiko trenaren gauzatzea ahalbidetzeko. Trenbide Sare Berriaren hirietarako sarbidea garatzeko, berriz, hiru hiriburuetan eta Irunen sarbideak eta geltokiak egiteko jarduerak aurreikusten dira.

Lau urteotan Sailak espero du aurrerapausoak ematea Topoa Zumaia-Irun eta Tolosa-Donostia ardatzetako trenbide metropolitar bihurtzeko, Loiolako Erriberako interkonexioaren bidez.

Sailak, legegintzaldi honetan, Bilbo Handiko trenbide metropolitarreko bidaiarien garraio-sarearen garapen kontzeptuala amaituko du, epe ertaineko eta luzeko ikuspegiarekin. Halatan, Bilboko Metroko 4. linearen eta hegoaldeko zonaren informazio-azterlanaren eta 5. linearen informazio-azterlanaren zein hura Durango-Bilbao-Txorierri trenbide-linean txertatzearen inguruko konklusioak bildurik direnean, erakundeen arteko ezinbesteko adostasuna bilatuko da, haren finantzaketarako.