partekatu

Jon Azkue
Industriako idazkari betearazlea
Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea (Eusko Jaurlaritza)
Getarian jaio zen duela 63 urte, eta Portugaleten bizi da. Lanbidez marinela da, eta itsas kontrolatzaileko lanpostua du. Jarduera pribatuaz gain, zenbait ardura izan ditu Espainiako, Euskadiko eta Europako sindikalismoan, hala nola merkataritzako ontzidiaren langileen ordezkaria Langile Komisioak (Comisiones Obreras) sindikatuan nahiz Lanaren Nazioarteko Erakundean. 2009an Arrantza eta Elikadura Industriak, Ingurumena eta Lurralde Politikako sailburuordea izendatu zuten Patxi Lópezen gobernuan, eta, 2015ean, bizitza publikora itzuli zen Talde Sozialistaren legebiltzarkide gisa. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko sailburuordea da.