partekatu
Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak bilera egin du Arriola, San José eta Retortillo sailburuekin
Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur adierazi du, Euskadiko gobernu-akordioak 100 egun bete dituen honetan, pozik dagoela izandako garapenagatik. “Herri honetan politika publikoek kutsu sozial nabarmena izateko berme onena bihurtu zarete, eta horixe zen akordio horren izatezko arrazoia eta Eusko Jaurlaritzan sartzearen arrazoia” azaldu du gaur arratsaldean Euskadiko Batzorde Betearazleak sailburu eta sailburuorde sozialistekin eta legebiltzarreko taldearekin eginiko bileran.
Idoia Mendiak “Euskadirako legegintzaldirik produktiboenetako bat” iragarri du, eta adierazi du gaur egun nahiz etorkizunerako, euskal autogobernuaren oinarriak ezarrita daudela, eta herritarrenganako bokazio sozial argia dagoela. Hala, gogorarazi du euskal gizarteak hala ulertu duela, EITBren azken inkestak adierazten duen bezala. Inkesta horretan, euskal herritarren % 71k gobernuaren kudeaketa onartzen du, eta Alderdi Sozialista lehengoratu egin da Euskadin berriz ere hirugarren indarra izateko bi aulki gehiagorekin.