• BERRIA
Berriak
partekatu
Lehendakariordeak lan-talde bat adostu du Escrivá ministroarekin BGDa transferitzeko urratsak emateko
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak lan-talde bat sortzea adostu du José Luis Escrivá Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarekin bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia lortzeko eta hori babes sozialerako euskal sisteman osorik txertatzeko.
Idoia Mendia Lurralde Politikarako ministroarekin ere bildu da aste honetan Madrilen, hots, Miquel Iceta sozialistarekin, eta egungo kudeaketa mandatuaren egoera gainditu eta transferentzia lortzeko lanei berritsuki eman zaien bultzada azpimarratu du.
“BGDa konkista handia da espainiar guztientzat. Euskadin badugu erreferentziazko eredu bat, azken hiru hamarkadetan eraikiz joan izan dena, eta orain hori hobetzeko konpromisoa hartu dugu. Herritarrentzat, eraginkorrena da prestazio berria eredu berrituan txerta dadin lotzea, estaldura horietarako eskubidea duenak leihatila bakar baten bitartez kudea ditzan, eta Lanbideko langileek ez dezaten izan lan bikoiztua egin beharrik”, esan du Mendiak.
AKTUALITATEA
• BERRIA
El PSE-EE presenta junto a EAJ-PNV una iniciativa en el Parlamento para rechazar y condenar la violencia como medio de acción política en Euskadi
• BERRIA
Eneko Andueza: “Las políticas progresistas que piden vascos y vascas son las que defendemos cada día”
• BERRIA
Idoia Mendia: “Los y las socialdemócratas estamos comprometidos con una Europa que tiene como base un corazón social”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Saihestu egin nahi dugu nazionalisten neurrirako administrazio bat EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala, lan-eskubideak urratzen direla”
• BERRIA