Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Uraren Mundu Eguna

Euskal Sozialistak uraren kudeaketa berri baten alde daude, klimaren aldagaia eta horrek ekar ditzakeen ondorioak kontuan izango dituena

PSE-EErentzat zerizanezkoa da ur-emari ekologikoak errespetatzea ibaien biodibertsitatea zaintzearren, eta hondakin-uren %100 araztea lortzea

1. argazkia

Bihar, martxoak 22, Uraren Mundu Eguna ospatzearen harira, Euskal Sozialistek berretsi egin nahi dugu uraren kudeaketa berri baten aldeko gure apustua, Euskadin klimaren aldagaia, ur-emari ekologikoen errespetua eta uraren %100eko kudeaketa publikoa kontuan izango dituena. PSE-EEko Trantsizio Ekologikorako eta Klima Aldaketarako arduradun Daniel Senderosen iritziz, “aldaketa klimatikoa da gizateriak XXI. mende honetan aurre egin beharrean den erronkarik handiena, eta klimaren aldagaia txertatu beharra dago gure biziraupenerako ura bezalako ondasun nahiko urri eta beharrezkoaren kudeaketarako”.

 “Ur-hornidura hobetzearen eta efizienteagoa izatearen alde egiten dugu, sarean galerak murriztearen, ureztaketak hobetzearen, efizienteago bihurtzearen eta modernizatzearen alde, ura berrerabiltzeko neurrien eta, halaber, iturriko ura sustatzearen alde”, esan du Senderosek. Ura zaintzeko, gordetzeko eta babesteko kontzientzia hartu behar dugu, ingurumena eta oreka ekologikoa zainduz eta uraren ziklo osoan esku hartzen duten fase guztiak optimizatuz.

Sozialistek uste dugu politika publikotik hala nola eremu guztietatik uraren kudeaketa publiko eta efizientea defendatu behar dugula, baita ura eskuragarri izateko eskubide unibertsala ere, herritarren eskubide gisa, uraren kudeaketa arloan jarduerak bateratuta.

Era berean, sozialistek Uraren Esparru Zuzentaraua betetzeak duen garrantzian sinesten dugu, uraren ziklo integralaren hobekuntzan, baliabide naturala den aldetik zainduz eta horren azpiegiturak hobetuz, Euskadin baliabide horren iraunkortasuna eta erabilera efizientea bermatze aldera. Euskal Sozialistek maila guztietako erakundeetan egingo dugu lan uraren kudeaketa berri baten alde, klimaren aldagaia eta horrek sor ditzakeen ondorioak kontuan hartuko dituena, eta ur-emari ekologikoak errespetatuko dituena gure ibaien biodibertsitatea zaintzeko eta gure lurraldean ur zikinen %100 arazteko.