partekatu
Euskal Sozialistak poztu egin dira UPV-EHUn eginiko erasoen aurrean unibertsitateko komunitateak emandako erantzunagatik
PSE-EEko Batzorde Betearazlea pozik agertu da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanotzari pasa den asteartean kaputxadun batzuek eginiko erasoaren aurrean unibertsitateko komunitateak emandako erantzunagatik. Gaur goizean elkarretaratzea egin da, eta bertan izan dira UPV-EHUko errektore Nekane Balluerka eta bere taldea. Ikasleak, langileak eta irakasleak ere bildu dira, unibertsitateko esparruak ideien, errespetuaren eta aniztasunaren askatasunean oinarrituta egon behar duela uste duten guztien sentimenduaren adierazgarri.
Balio horiek errespetatu beharrean, jokabide larderiatsuekin jarraitu nahi duten horiek ordu horretan bertan agerian utzi dute, Arabako campusean, beste interes batzuk dituztela. Hala ere, jakin behar dute beti aurkituko dutela, leku guztietan, gehiengoaren erresistentzia. Gehiengo horrek ikasketetan, ideien elkar trukean, ikerketan eta irakaskuntzan tematuta dagoen UPV-EHU izan nahi dute, Euskadin askatasun eta garapen pertsonal nahiz kolektiboa lortzen lagundu ahal izateko.