partekatu
11:00
EUROPA JAUREGIA | VITORIA-GASTEIZ
Euskal Sozialistek sektorearen gako sozial eta ekonomikoetan sakontzen dute “Turismoa, eraldaketa eta garapena” jardunaldian
Gorabidean den Turismoa bezalako sektore baten gako sozial eta ekonomikoak izango dira ardatz PSE-EEk ekainaren 25eko larunbat honetan Gasteizen antolatutako jardunaldian. Sektoreko erakunde-maila guztietako ordezkariek hartuko dute parte bertan. “Turismoa, eraldaketa eta garapena” jardunaldiak arabar hiriburuan bilduko ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzia, Cristina González Arabako ahaldun nagusiorde eta Enplegu Sustapenaren, Merkataritzaren eta Turismoaren sailburua, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta Fernando Valdés Estatuko Turismo idazkaria.
Topaketa PSE-EEren Batzorde Betearazleak sustatutako “Hacemos Euskadi. Bide berria” zikloaren barruan burutuko da. Ziklo horrek euskal gizarteak arlo ekonomiko eta sozialean aurrean dituen erronkak eta helburu horiek lortzeko sozialisten ekarpena jorratzen du hainbat hitzordutan. Sektorearen modernizazioa, horren eraldaketa iraunkortasuna ardatz hartuta, europar funtsen egitekoa eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza gisako gaiak aztertuko dira komunikabideei zabalik egongo den hitzordu horretan. Horren edukia streaming bidez emango da Euskal Sozialisten sare sozialen bitartez.
Informazio estaldura:
LARUNBATA, EKAINAK 25 • 11:00tan
Maider Etxebarriak aurkezten eta gidatzen du Cristina González, Javier Hurtado eta Fernando Valdések, besteak beste, parte hartuko duten topaketa.
Europa Biltzar Aretoa. Gasteiz etorbidea 58, Gasteiz