Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   M8 | Emakumearen Nazioarteko Eguna

Euskal Sozialistek mobilizazioak egin dituzte #M8an, #MugarikEz goiburuarekin

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia izan da Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira ordezkaritza sozialistak egindako mobilizazioen buruan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la manifestación del #8m en Bilbao, junto a Nora Abete, Yolanda Díez y Teresa Laespada | Foto: Socialistas Vascos

Euskal hiri nagusietako kaleak lepo bete dira gaur arratsaldean #M8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. “Euskal Sozialistek #MugarikEz goiburuarekin parte hartu izan dugu mobilizazio feminista hauetan, eskubideen eta askatasunen konkistan aurrera egiten jarraitu nahi dugulako. Feminismoa dago gure gizarteko aurrerapen handi askoren atzean. Eta, orain, erronka da prostituzioa ezabatzeko adostasun politiko eta sozial handi bat lortzea”, adierazi du Anduezak.

Sozialisten ordezkaritzaren buruan Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia izan da, eta hauek ere hartu dute parte: Begoña Gil Erakunde Politikaren Saileko idazkariak, Teresa Laespada Enplegu eta Politika Sozialen idazkariak, Ekain Rico Politika Autonomikoen eta Politika Publikoen idazkariak, Nora Abete Kultura, Euskara eta Kiroleko idazkariak, Yolanda Díez Bilboko alkateordeak, Pau Blasi Azterlan, Programa eta Prestakuntzako idazkariak, eta Carmen Díaz Getxoko alkateordeak.