Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistak alderdiak eta Adegik ziurgabetasun ekonomiko globalaren aurrean hazkundea eta enplegua babesteko mekanismoei buruzko balorazioa egin dute

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak bilera bat egin du Eduardo Junkera buru duen gipuzkoar enpresa-antolakundearekin

1. argazkia
Encuentro entre Eneko Andueza y Adegi

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, bilera bat izan du Eduardo Junkera buru duen Adegi-Gipuzkoako Enpresen Elkartearekin. Bileran oso nabarmena izan da munduko ekonomiak bizi duen ziurgabetasun giroa, Errusiak Ukraina inbaditzearen eta gerrak larriagotutako beste fenomeno batzuen aurrean, osagaien gabezia edo energiaren eta lehengaien garestitzea, esate baterako.

Eneko Anduezaren iritziz, gobernuen ahalegina eta gizarte eragileen konpromisoak elkartu beharra dago –Pedro Sánchezek proposatzen duen Errenten Ituna izan daiteke bat, kasurako– inolako zalantzarik gabe Euskadiren eta Gipuzkoako lurraldearen ekonomia kaltetuko duen ezegonkortasunaren ondorioak arintze aldera. Gobernuen ekimenen artean, PSE-EEren idazkari nagusiak Gerrari Erantzuteko Plan Nazionala aipatu du.

“Gure lehentasuna izan behar du ahal den guztian arintzea egoera horrek hazkunde ekonomikoan eta enplegua sortzen izan ditzakeen ondorioak, hots, horiek biak babestea Covid osteko balizko agertoki batean abian zegoen susperraldi ekonomikoa ez dadin zapuztu”, azaldu du buruzagi sozialistak.

Kongresu berriaren ostean eragile sozial, politiko eta ekonomikoekin bilerak egiteko txandaren barruan zen topaketa horretan, Eneko Anduezarekin batera bileran izan dira Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi berria, Marisol Garmendia Donostiako udal bozeramailea eta Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkaria. Adegiren aldetik, berriz, presidenteaz gain bere zuzendari nagusia egon izan da ordezkaritza sozialistari harrera egiten.