Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Estatuko Aurrekontu Orokorrak

María Guijarro: “Estatuko Aurrekontu Orokorrak une honetan behar dugun bidezko susperraldiari heltzeko onenak dira”

“PSOEk gobernatzen duenean Espainian, Euskadik aurrera egiten du”, adierazi du Julia Liberal euskal diputatu eta senatariak

1. argazkia
Diputados y senadores socialistas vascos | Foto: Socialistas Vascos

María Guijarro PSE-EEren diputatuak “PSOEk gobernatzen duenean Espainian Euskadik aurrera egiten" duela esan du Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusten den inbertsioa eta gastu soziala aipatzean, eta azpimarratu du kontu publikoak direla “une honetan behar dugun susperraldi ekonomikoari, sozialari eta, batik bat, bidezkoari heltzeko onenak”. 

“Erresilientzia balio bat dela erakutsi izan den honelako garai batean eta agertokiak oraindik ez direlarik batere ziurrak, Estatuko Aurrekontu Orokorrak dira espainiarra bezalako gizarte baterako aldaketa sakonen aingura, pandemia madarikatuagatik ikaragarri sufritu eta gero. Guijarrok adierazi du ‘publikoa’ dena balio segurua dela ikasi duela, Julia Liberal senatariak lagundurik Euskadiri eragiten dieten zifra nagusiak azaltzeko emandako prentsa-aurrekoan.

❤️ Estatuko Aurrekontu Orokorrak une honetan Espainiak eta Euskadik behar duten bidezko susperraldiari aurre egiteko onenak dira.

Espainian @psoe-k gobernatzen duenean, #Euskadi-k aurrera egiten du. ✊🏻💪🏻🌹#PGErecuperaciónjusta pic.twitter.com/uhfgkjFHyG

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 26, 2021

Aurrekontuek beharrik handienean direnak babesteko duen helburua nabarmendu du bizkaitar diputatuak; ostegunean izan ziren onartuak Kongresuan, 188 botoren gehiengoarekin. “Estatuaren diruarekin kolektibo zaurgarriak babesteko, arrakala sozialak zuzentzeko eta sektore tradizionaletan eta, halaber, gorabidean direnetan inbertitzeko apustua egin dugu. Eta Legebiltzarreko hiperboleak, zaratak nahiz ernegazioak ez dute ikusten uzten aurrekontu-eztabaida bakoitzean jokoan dagoena. Aurrekontuak direlako etorkizun itxaropentsu bat hezurmamitzeko behin betiko tresna”, azpimarratu du.

EAOk 568,8 milioi euroko gastua aurreikusten dute Euskadirako. Zifra horretan sartzen dira, alde batetik, inbertsio erreala, 489,6 milioikoa, eta kapital-transferentziak, zeharkako inbertsioa, 79,2 milioi eurokoa. Julia Liberal arabar senatariak azaldu du lurraldeka banatuta, berriz, 109,89 miloi izango direla Arabarentzat, 196,89 milioi Gipuzkoarentzat eta 182,79 milioi Bizkaiarentzat.

Biek ala biek azpimarratu dute datorren urteko kontuetan arreta berezia eskainiko zaiela pentsiodunak, gazteak, mendekotasuna dutenak, emakumeak eta enpresak eta langileak bezalako kolektiboei, eta beste talde batzuekin onartu diren zuzenketa guztiak lurraldean gastu soziala eta inbertsioak hobetzera zuzendu izan direla.

Eta 530.000 euskal jubilaturen pentsioak errebalorizatzera zuzendutako partidak, 2.000 ikasle onuradun izango dituzten bekak, etxebizitzetako irisgarritasuna hobetzeko laguntzak, alokairurako bonu gaztea edo mendekotasun egoeran diren 87.000 pertsona artatzera zuzendutako 135 milioi azpimarratu dituzte.