partekatu
Maria Guijarro eta Dani Senderos Nazioarteko Lankidetzaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen bozeramaile Kongresuan
Rafaela Romero eta Maria Luisa García Gurrutxaga Etxebizitza eta Lan batzordeetako presidenteordeak
Maria Guijarro eta Dani Senderos Bizkaiko eta Arabako diputatu sozialistak izendatu dituzte, hurrenez hurren, Nazioarteko Garapenaren Lankidetzarako eta Garapen Iraunkorraren Helburuen batzordeen bozeramaile. Arabar diputatua Bide Segurtasunaren Batzordeko lehen idazkari ere izango da, eta bizkaitar diputatu eta euskal sozialisten koordinatzaile dena, bere aldetik, Lurralde Politikako Batzordearen lehen idazkari izango da. Erantzukizun horiei gehitzen zaie Patxi Lopezek Kongresuan Talde Parlamentario Sozialistaren bozeramaile bezala betetzen duena, PSOEren Exekutibo Federalak iragan astean berretsi ondoren.
Rafaela Romero eta Maria Luisa García Gurrutxaga gipuzkoar diputatuek ere erantzukizuneko karguak izango dituzte batzordeetan. Romero Etxebizitza eta Hiri Agendaren Batzordeko lehen presidenteorde izango da, eta Bide Segurtasunaren Batzordeko bozeramaile ondokoa. Gurrutxaga, berriz, Lana, Ekonomia Soziala, Inklusioa, Bide Segurtasuna eta Migrazioak Batzordearen lehen presidenteorde eta Hezkuntza, LH eta Kirolaren Batzordeko bozeramaile ondokoa izango da.