Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza bat etorri da María Chivite presidentearekin sozialdemokraziak susperraldian eta Ukrainaren krisiari erantzutean burutzen duen funtsezko betekizunari buruz

PSE-EEko idazkari nagusia izan da euskal ordezkaritza sozialistaren buru Iruñean PSN-PSOErekin burutu den topaketan

1. argazkia
Eneko Andueza y María Chivite en la rueda de prensa previa al encuentro bilateral entre PSN y PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadi eta Nafarroako gobernuek sozialisten lan eta lidergoarekin hartu duen norabidea aztertu du, eta iraganean bi erkidegoetako harreman instituzionaletan euskal nazionalismoaren eta nafar eskuinaren borondate faltagatik egon ziren inkomunikazio etapekin alderatu du.

😉Gozamena da beti Iruñean, Nafarroan, egotea @PSNPSOE-ko alderdikideen eta @mavichina bere presidentearen ondoan.

Bi erkidegoentzat interesekoak diren hainbat gai aztertzeko bildu gara, sozialistok erabakigarriak gara-eta horien gobernuetan.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/aOpvXtJ7eM

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 11, 2022

Buruzagi sozialistak gogoeta horiek egin ditu PSE-EEko eta PSN-PSOEko zuzendaritzek Iruñean burutu duten bileraren aurretik, bi erakundeetako arduradun nagusiak, Eneko Andueza eta María Chivite Nafarroako presidentea, bertan zirela.

 “Bi gobernuetan sozialistak egonda, etengabeko konfrontazio esparrutik irteteko aukera dugu, eta erakundeen lana jendearen benetako arazoetara zuzentzeko. Egoera pribilegiatu batean aurkitzen gara: euskal, nafar eta espainiar gobernuen eta bi erkidegoetako udaletako hein handi baten buruan. Horrek gure politikak maila guztietan lerratzeko eta susperraldi ekonomikoan eta Ukrainaren inbasioak sortutako krisiari emateko erantzunean ikuspegi sozialdemokrata bat sustatzeko aukera ematen digu.

Ukrainako gerrak eta giza alorrean eta esparru ekonomikoan izango dituen ondorioek leku nabarmena izan dute topaketan. “Ez da abenturetarako garaia. Ziurtasunetarako garaia da. Egonkortasunerako unea da. Bizikidetzarako unea. Eta hori eskaintzeko zer hobeagorik euskal eta nafar sozialistak baino bi erkidegoetan”, adierazi du.

Hautatua izan denetik lehen aldia da Eneko Andueza autonomia erkidego batera joaten dela zuzendaritza sozialista batekin elkarrizketatzeko. María Chivite presidentearekin izandako bilera autonomia erkidego bateko presidente batekin izaten duen bigarrena da aste honetan, astelehenean Vitoria-Gasteizen Ximo Puig Valentziako Erkidegokoarekin izan zuena eta gero. PSE-EEren ordezkaritza osatzen izan dira, halaber, Miguel Ángel Morales Antolakundeko idazkaria, Sonia Pérez Ezquerra Politika Ekonomikoaren eta Eraldaketa Digitalen idazkaria, eta Pau Blasi Azterlan eta Programan idazkaria.