Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Patxi López: “Pedro Sánchezen Gobernua jo eta ke ari da jendeari laguntzen, bereziki, zaurgarrienei”

PSOEren diputatu eta zuzendaritzako kide denak ziurtatu du legegintzaldia 2023ko abenduan amaituko dela: “Pixka baterako Gobernua dago”

Adierazi du Eneko Anduezak Euskal Sozialisten posizio politikoa eta pentsamendua adierazten duela, PSE-EEren idazkari nagusia den aldetik

1. argazkia
Patxi López durante la rueda de prensa. Fuente: Socialistas Vascos

Patxi López Bizkaiko diputatu sozialista eta PSOEren Batzorde Betearazleko kide denak esan du Pedro Sánchezen Gobernua “jendeari eta, bereziki, pertsona zaurgarrienei laguntzen” ari dela jo eta ke, eta “duintasunaren” zentsura-mozioa aurrera atera zenetik onartu izan diren neurri batzuk aletu ditu, adibidez Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera abian jartzea, pentsioak KPIaren araberako errebalorizatzea edo Lanbide arteko Gutxieneko Soldata 735 eurotik 1.000 euroraino igo izana.

Patxi López komunikabideen aurrean agertu da euskal diputatu eta senatari sozialistak ondoan zituela, eta adierazi du krisitik irteteko PSOEk bultatu izan duen irteera dela “bidezkoena eta duinena”, ereduzkotzat jo du Gobernu sozialista, eta eskuinaren eta PPko exekutiboaren neurri atzerakoi nola neoliberalekin alderatu ditu. Haren esanetan, “ezduinak” ziren horiek, eta alderdi hori ustelkeriaren zerbitzura den erakunde kriminal gisa zigortu zutela gogoratu du. “Duintasuna itzuli genion politikari, erakundeei eta demokraziari berari”, adierazi du.

🗣️@patxilopez:

"Orain dela 4 urteko #zentsura-mozioa, judizialki ustelkeriagatik eta politikoki bere ‘polizia patriotikoarekin’ dena estaltzen saiatzeagatik zigortua izan zen PPren Gobernuaren kontrako duintasunezko mozio-zentsura bat izan zen. #GobernarParaTransformar_ pic.twitter.com/dNSefDQ85R

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 3, 2022

Ordezkari sozialistak baztertu egin du hauteskundeak aurreratuko direnik, “pixka baterako Gobernua” dagoela esan du, eta legegintzaldia 2023ko abenduan amaituko dela. “Eta egungoa bezalako balantzeekin, sinetsita nago Gobernu aurrerakoi baten legegintzaldi asko etorriko direla legegintzaldi honen ondoren”, azaldu du.

Horrez gain, esan du eskuina Pedro Sánchezen Exekutiboaren kontrako “amorrazio etengabean” ezarrita dagoela, “Espainia aurrerakoia desmobilizatzea” bilatzen duen estrategia batekin. Lópezek “zarata elikatzen duen tramankulu bat” izatea egotzi dio Feijóori, eta popularrek arazoak sortzea besterik ez dutela bilatzen, gero euren burua “soluzioa” balira bezala aurkezteko”.

Datorren ekainaren 19an Andaluzian den hauteskunde hitzordua ere aipatu du Lópezek, eta “ondo mobilizatutako” Alderdi Sozialista bat inkestei buelta emateko gai izango dela esan du. “Ezkerreko hautesleria gehiengoa da, inolako zalantzarik gabe”, berretsi du.  

 

Autogobernua eta Estatutuaren erreforma

Patxi Lópezek, halaber, hizpide izan ditu Urkulluren eta EAJko beste kide batzuen adierazpenak, lehendakariak Korsikara egin berria duen bidaiaz eta korsikar Asanblean eman zuen hitzaldiaz sozialistek duten iritziari buruz.

 “Ondo iruditzen zait amaiera ematea ika-mika honi, hasieratik iruditu baitzait asko zuela artifizialetik, alderdi baten gehiegizko jarduera zela. Sozialistoi ez digute esan beharrik koalizio Gobernu batean gaudela. Badakigu behartzen gaituzten akordio batzuk ditugula, eta bete egiten ditugula, zeharo leialak garelako. Badakigu, halaber, koalizioan bakoitzak duen pisua, baina horrek ez du esan nahi batzuk hitz egin eta besteak isilik eta esaneko egon behar garenik”, adierazi du.

Eta adierazi du buruzagi sozialistak alderdiaren izenean hitz egiten duela: “Eneko Andueza ez da bertso libre bat. PSE-EEren idazkari nagusia da, eta beraz, Euskal Sozialisten posizio politikoa eta pentsamendua adierazten du. Kito”, esan du. Jarraian, esan du sozialistak harrituta utzi dituela Urkulluren bidaia ofizialaren helmuga eta xedeak.

“Krisi honen erdian, ikusita gauzak nola dauden, lehendakariak pandemiaren ondorengo bere lehen bidaia ofiziala Korsikara egitea erabaki izanak, identitateaz eta subiranotasunaz hitz egiteko, harritu egin gaitu”, adierazi du.

Estatutuaren erreforma denaz bezainbatean, gogoratu du EAJrekin egindako akordioek horren erreforma aurreikusten dutela, hain zuzen ere. “Egia da EAJk PSOErekin duen akordioak lurralde-identitateen aitortza aipatzen duela, baina ez du hitzik esaten subiranotasunaz edo estatus berri batez. Akordio horrek, eta hemen, Euskadin, sinatuta dagoenak, estatutu berri bat aipatzen dute, eta ez da gauza bera”, azaldu du.

 “Estatutua baldin bada autogobernua, aniztasunaren bizikidetza eta ezberdin pentsatzen dugunon arteko ituna, Estatutua hobetzea izango da autogobernua hobetzea, ezberdinen arteko bizikidetzan sakontzea eta ezberdinen arteko itun horiek berreskuratzea. Eta norbaitek Euskadi irla batean bihurtu nahi badu, aurrez aurre izango gaitu, ez dezatela gurekin konta”.