partekatu
• 2023ko euskal aurrekontuak
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak 754,4 milioi euroraino igo du 2023rako bere aurrekontua, hau da, %33,7 gehiago.
Garraio arloak 467,2 milioi euroko zuzkidura izango du, eta bere jarduketa trenbide-azpiegitura hobetzera, hiri-garraioko eskaintza handitzera eta euskal Y-a osatzera zuzenduko du
Etxebizitzak 322,3 milioi euroko aurrekontu bateratua izango du alokairuko etxebizitzen parkean sakontzeko, igo egingo ditu bigarren urtez jarraian alokairua ordaintzeko laguntzak (EPE eta Gaztelagun), eta Biziguneko kanona, eta baita eraikinak eta etxeak birgaitzeko ere
Auzo kalteberen hiri-berroneratze integrala bikoiztu egingo da berriz ere, 14 eremu berrirekin eta 34 milioi eurorekin
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak Sailaren aurrekontuaren xehetasunak aurkeztu ditu ostegun honetan Legebiltzarrean. 2023ko Aurrekontua 754,4 milioi eurokoa izango da, hau da, aurreko urtean baino %33,7 handiagoa. Zenbateko hori Sailak legegintzaldi honetan izango dituen hiru ardatz estrategikoetan sakontzera zuzenduko da: lurraldearen berrikuntza, berroneratzea eta egokitzapen jasangarria; etxebizitzaren beharra duten pertsonei erantzun integrala bermatzea; eta herritar guztientzat mugikortasun jasangarria, segurua eta irisgarria bultzatzea. Sozialistek zuzentzen duten Sail hori Eusko Jaurlaritzan inbertsio gehien dituzten bigarrena izango da, eta bere eskumen-esparruetatik sakonduko du gizarte- eta ingurumen-iraunkortasuna bultzatzeko, gizarte- eta lurralde-desberdintasunak murriztearen alde eginez, lurralde-plangintzaren, etxebizitzaren eta mugikortasunaren bidez.
Zehatz-mehatz, Garraio arloak izango du pisurik handiena, 467,2 milioi eurorekin; Etxebizitzak, berriz, 322,31 milioi euro izango ditu, Alokabide eta Visesa sozietate publikoen zenbatekoak barne hartuta; Lurralde Plangintzaren arloak, bere aldetik, 42,2 milioi euroraino handituko ditu bere kontuak.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontu-proiektuak 754,4 milioi euro aurreikusten ditu 2023rako.
%33,7 gehiago da, eta Euskadi datozen urteetan aurre egin beharrean den etorkizuneko erronketarako prestatzera zuzenduko da pic.twitter.com/MdC3OdJbOe
— Iñaki Arriola (@iarriolal) November 3, 2022
LURRALDE PLANGINTZA
Lurralde Plangintzaren arloak 42,2 milioi euroraino handituko du bere aurrekontua; horietatik 37,7 milioi Bultzatu 2050 Hiri Agenda abian jartzen sakontzera bideratuko dira, eta, bereziki, herritarrengan eragin handiena duen haren proiektuetako batera, auzoen hiri-berroneratze integralera, alegia. Zuzkidura hori jarduketa-ardatz hauetan egituratzen da:
- Bultzatu 2050 - Euskadiko Hiri Agendakurratsak emango ditu Bultzatu 2050 Foroan identifikatutako proiektuen jarraipenean.
- Hiri-berroneratze integralak —Hiri Agendaren proiektu nagusietako bat— 34 milioi euro izango ditu, hots, 2022an baino 23 milioi gehiago, Berpiztu programari eta 2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planari eta Berreskuratzeko eta Erresilientziako mekanismoaren (BEM) bidez jasotako Europako funtsei esker. Martxan dauden 11 auzoei beste 14 gehituko zaizkie, 12 udalerritan kokatuak: Arrasate, Bermeo, Bilbo, Donostia, Eibar, Elgoibar, Irun, Leaburu, Errenteria, Sestao, Soraluze eta Vitoria-Gasteiz.
- Lurralde Plangintzak 2019an onartutako Lurraldearen Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) garapenari eusten dio, Lurralde Plan Partzialak eta Lurraldearen Plan Sektorialak berrikusita. Ekitaldi berrian, Itsasertzeko LPSaren eta Araba Erdialdeko eta Guardia - Arabako Errioxako LPPen hasierako onarpena aurreikusten da, baita Turismoko LPSaren eta Debagoieneko eta Debabarreneko LPPen aurrerakina ere; azken horiek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Horrez gain, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin batera Energia Berriztagarrien LPSan egingo da lan.
- Lurralde-plangintzan eta hirigintzan txertatutako genero-ikuspegiak lehentasuna izaten jarraituko du, eta udalei plangintza berrikusteko laguntzak emango dizkio, 000 euroko aurrekontuarekin.
Hirigintzako estandarrei buruzko dekretua onartzea ere aurreikusten da.
ETXEBIZITZA
Etxebizitzaren arloak 238,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an. Datorren urtean ere, politikek alokairuaren eskaintzan, etxebizitzarako eskubide subjektiboa gauzatzean eta prestazioen kudeaketan etapa berri baten garapen eraginkorrean sakonduko dute, Eskubide Subjektiboari buruzko dekretua onartuta. Horrek Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren (EPO) kudeaketa Lanbidetik Etxebizitzara aldatzea ekarriko du. Helburu horiei Next Generation EU funtsen kudeaketa gehitu behar zaie, eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako. Aurrekontu bateratua, Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak barne, 322,3 milioikoa izango da.
Zenbateko horretatik, %71 alokairu-politikarako gastua da, eta %29 parke eraikia birgaitzera zuzenduko da. Azken ehuneko horrek gora egin du, Europako funtsek eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako duten eraginagatik. Zenbateko garbietan, horrek esan nahi du birgaitzea kenduz gero etxebizitza-programaren zuzeneko gastuaren %100 alokairu-politikei esleitzen zaiela. Alokairuari laguntza publikoa emateko egituraren bidez, esleipenen bidez –guztira, 29.300 etxebizitza izango ditu parke publikoak 2023an- zein laguntzen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan alokairuan bizi diren familien erdiak baino gehiagok helburu horretarako laguntza publiko zuzenen bat jasoko du.
Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023 egitasmoak planaren indarraldiko azken urte honetako jarduketak etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzera bideratzen ditu. Hauek izango dira bere ardatzak:
- Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (EES) bermatzeko tresnetan sakontzea eta Etxebizitzaren Euskal Legea garatzea. 2023an, lege hori garatzeko urrats garrantzitsuenetako bat ematea espero da, Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboari buruzko dekretua onartuta. Aurreikuspenen arabera, 000 etxebizitzek EES aitortuta izango dute urtea amaitzean. Alokabidek kudeatutako alokairuko etxebizitzak —parke publikokoak edo Bizigune programak bildutakoak— esleituz eta etxebizitzako prestazio ekonomikoa (EPE) ordainduz gauzatuko da hori. Etxebizitzako prestazio ekonomikoetarako partida 3,8 milioi eurokoa da, eta handitu egin daiteke. EPE eta DSBEari lotutako etxebizitzako prestazio osagarria (EPO) batuta, Eusko Jaurlaritzak 000 bizikidetza-unitateri emango dizkie laguntzak. Guztiek gora egingo dute bigarren urtez jarraian, hilean 275 euro izatetik 300 euro izatera igaroko baitira.
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko ahaleginari eutsi dio Sailak, etxebizitza pribatuen parkean haien alokairua ordaintzen lagunduz. Horretarako, Gaztelagun laguntza hilean 275 eurotik 300 eurora igoko da, EPE eta EPO bezala. Programa egiturazkoa da jada, eta hobekuntzak izan ditu 2022an. Aurreikuspenen arabera, 4.500 gazteri emango zaie laguntza, 16,3 milioiko aurrekontuko partidarekin, hots, azken ekitaldikoaren bikoitza baino gehiago.
- Alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzea.Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Sailak babes publikoko 650 etxebizitza eta alokairuko zuzkidura-bizitokiak egiten hastea aurreikusten du, eta eraikitzen ari diren 2.205 etxebizitzei –79,8 milioi euro bideratuko dira horra– gehituko dira. 750 milioi Sailak berak edo Visesak sustatuko ditu, 100 milioi toki-erakundeek eta 800 milioi alokairu eskuragarria sustatzeko ekimen pribatuak eta sozialak. Azken bultzada horrek 21 milioi euro jasoko ditu laguntzetan. Errentamendu-parkea handitu egingo da, halaber, gaur egun hutsik dauden etxeak mobilizatuz, Bizigune —2023aren amaieran 8.000 etxebizitza izatea aurreikusten da— edo ASAP bezalako programekin. Bizigunek 35,8 milioi euro izango ditu Alokabideren bitartez, eta partida horretatik ordainduko da jabeek inor bizi ez den etxebizitzak uzteagatik jasotzen duten kanona. Kanon horren gehieneko zenbatekoa ere igo egingo da, hilean 650 eurotik 675 eurora igaroko da, bigarren urtez jarraian gora eginez.
Parke publikoaren eraikuntzan sakontzen jarraitzeko, lurzoru berriak erosiko dira alokairuko 1.200 etxebizitza babestu eraikitzeko, zeinak 30,7 milioi euroko aurrekontua izango baitu; 6 milioi ordainketa- eta konpromiso-kredituetara zuzenduko dira eraikinak eta etxebizitzak erosteko, eta Sailaren gizarteratze-sarea indartuko da erakunde publikoetarako eta hirugarren sektorerako, 200 etxebizitza lagata: 75 etxebizitza, etxegabetasunaren aurka borrokatzeko; 60, etxegabetzeei aurre egiteko; eta 35, genero-indarkeriako kasuetarako. Era berean, arloak aurreikusten du ekimen pribatuak Babes Ofizialeko 1.250 etxebizitza salgai jarriko dituela.
- Eraikitako parkearen birgaitzea bultzatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta bizigarritasuna hobetzeko. Sailak bere aurrekontuko 35,7 milioieuro mobilizatuko ditu 5.070 eraikin birgaitzeko, 5.900 etxebizitzatan irisgarritasuna hobetzeko –besteak beste, 820 igogailu jarrita–, eta 3.200 eraikin eta 19.200 etxebizitza modu eraginkorrean birgaitzea bultzatzeko. Bultzada horri Europako funtsak gehituko zaizkio. Funts horien bidez, 2023an 8.000 etxebizitzatan energia-birgaitzea eta irisgarritasuna hobetzea aurreikusten da. Helburua da eraikitako parke osoaren eraikinen birgaitze-ratioa %2,5eraino
GARRAIOA
Garraio arloak, guztira, 467,2 milioi euroko aurrekontua izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona guztientzako garraio publiko jasangarria, kalitatezkoa, eskuragarria eta irisgarria sustatzeko.
Garraio Plangintzako Zuzendaritzak 115 milioi erabili ahalko ditu. Horietako gehienak, 105 milioi, Euskotrenera zuzentzen dira. Sozietate publiko horrek gehikuntza garrantzitsua izango du bere inbertsioetan, 24,4 milioitik 33,8ra igaroko baita Next Generation EU funtsen ondorioz, Donostialdeko metroaren zerbitzurako unitateak kontratatzeko programa amaitzeko, baita Bilboko metroaren 5. lineako bost unitate berrietarako ere —bigarren zerbitzu horretarako, egungo unitateak ere birmotorizatu egingo dira, linean jardun ahal izan dezaten—. Inbertsioak osatzeko, euskal tranbia-sistemaren salmentako eta baliozkotzeko sistemak modernizatu dira. Euskotrenek hornigaietarako partida handitu du, energiaren eta erregaien kostuek gora egin dutelako, 27,2 milioi eurora iritsita.
Mugikortasun Jasangarriari eta Kable bidezko Garraioari buruzko Lege-proiektuak onartuta —gaur egun, Legebiltzarrean izapidetzen ari dira biak— Garraioen arloko legegintza-egutegiaren konpromisoei aurre egin ondoren, 2023an Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasun Jasangarriko Plana idazteari ekingo zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko, Gipuzkoako eta Arabako garraio-agintaritzak bultzatuko dira, baita ordainketa-tituluen elkarreragingarritasuna ere, 2,9 milioi eurorekin, eta garraio-sektorerako laguntzen hazkundean sakonduko da, 1,1 milioi eurorekin.
Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 216 milioi euro izango ditu. Kopuru horri gehitu behar zaizkio trenbide-sare berria bultzatzeko 126 milioi euroko kudeaketa-gomendioak eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea bultzatzeko 8,7 milioi.
Hauek izango dira Zuzendaritza horren jarduera nagusiak:
- Trenbide-azpiegituraren hobekuntza, 155 milioi euro zuzenduko direlarik horra. Kapitulu horretan, hauek nabarmentzen dira: Donostiako topoaren lurpeko pasabidearen jarraipena (34 milioi euro); Altza-Galtzarabordatartea (18,7 milioi euro); Zarauzko geltoki berria eta San Pelaioko geralekua (10,4 milioi); eta geltokien, azpiegituren eta segurtasunaren hobekuntza orokorra, Euba, Bernabeitia eta Zaldibarko trenbide-pasaguneak kenduta (8,3 milioi). Next Generation EU funtsen bidez, 5 milioi euro bideratuko dira Geltoki Nagusia-Azitain tartean oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealeku berria egiteko eta trenbideak estaltzeko. Ekitaldi horretan, Altzolako laburbidea (5,8 milioi) eta Anoetako geltokia (4,1 milioi) eta Usurbilgo geltokia (3,8 milioi) eraberritzen hasiko dira.
Bilboko metroan, 4. lineako eraikuntza-proiektua idazten jarraituko dute, eta 5. lineako lehen hiru tarteetako obrak hasiko dira ekitaldian zehar (19,1 milioi). Horren lizitazioa gaur jarri da abian. Gipuzkoan, Loiolako Erriberetako aldageltokia eraikitzeko proiektuaren lizitazioan aurrera egingo da, baita Pasaiako portuko trenbide-konexioan, Amarako salgaien saihesbidean eta Aginagako laburbidearen obren lizitazioan ere.
- Tranbia-eskaintza handitzea. Proiektu horrek 4,3 milioi euro izango ditu. Atxuri-Bolueta tartean tranbia 2022ko martxoan jarri zen martxan, eta 2023an euskal tranbia-sistema zabaldu egingo da Gasteizko tartearekin, Salburuarako adarra martxan jarriko baita. Ekitaldi horretan Zorrotzaurre eta bere kotxetegi berriak eraikitzeko proiektuak lizitatuko dira Bilbon, eta Zabalgana eta bere kotxetegiak Gasteizen, informazio-azterketak amaitu, jendaurreko erakusketak egin eta finantzaketa-akordioak sinatu ondoren. Era berean, 507.000 euro bideratuko dira Donostian AEA (autobus elektriko adimenduna) ezartzeko, eta 322.000 euro Irungo konexio intermodaleko pasabidea eraikitzeko.
- Bilboko Metroko sarearen garraio-zerbitzua bermatzea, erakunde eskudunekin elkarlanean. 55 milioi euroko aurrekontua izango du.
- Euskal Trenbide Sare Berriak 126,6 milioi euroko aurrekontua izango du aurrera egiteko; horietatik 71,1 milioi euro, Eusko Jaurlaritzak abiadura handiko trena bultzatzeko bere gain hartzen duen Estatuaren aginduaren kudeaketa-kredituetan. Euskal Y-aren jarduketa nagusien artean, 2022an aurrera egingo da Hernani-Astigarraga tartean, Atotxako estazioan eta Ezkio-Itsasoko geltokian –likidazio-fasean–, eta Astigarragako geralekuko obrak azken hiruhilekoan lizitaziora ateratzea aurreikusten da.
2023rako aurrekontuak aurkeztu ditugu, honako hauen beharra duten pertsonei erantzun integral bat bermatzeko prestaturik daudenak: ðŸ˜ï¸etxebizitza duina, lurraldearen berroneratzea lehenestea eta mugikortasun jasangarria sustatzea
💶754 milioi euro, 📈%33 gehiago#HacemosEuskadi
ðŸ—£ï¸ @iarriolal pic.twitter.com/TSUr8qP9ru
— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) November 3, 2022
2023rako kontuek, gainera, 20 milioi euro sartzen ditu Bilbon abiadura handiko lurrazpiko sarbidearentzat. Eta beste 35 milioi Astigarraga-Oiartzun, Lezo tartearentzat.