partekatu
Idoia Mendia: “Memoriaz hitz egiteko, biktimak aintzat hartu eta terrorismoa deslegitimizatu behar da”
Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur esan du, Oroimen Hegoak 2017 sari-banaketan, memoriaren beharrari zintzotasunez heltzeko “ikuspegi zintzoa eta eraikitzailea hartu behar dela abiapuntu, terrorismoaren biktimak aintzat hartu behar direla, eta ezberdinen hilketak esparru etikoan, sozialean eta politikoan deslegitimizatu behar direla”.
Idoia Mendiak azpimarratu du, gainera, etorkizunean proposamenak egiteko, beharrezkoa dela uste sendo hauek izatea: hiltzea txarto egon zela, biktima guztiek babestuta egon behar dutela eta ezker abertzaleak egiten dituen diskurtsoekin nekez lortuko dugula akordiorik; izan ere, terrorismoa gehien jasan dutenei leporatzen die “bakearen saboteatzaileak” izatea.
Sariak Euskadiko Gazte Sozialistek (JSE-EGAZ) banatu zituzten. Hala, lehen edizio honetan, Fernando Buesa Fundazioa, zinegotzi sozialistak (Esther Cabezudo, Iñaki Dubreuilekin eta Manuel Velasco izan dira ordezkariak) eta Jesús Eguiguren aintzatetsi dituzte.