partekatu
11:00
UNZAGAKO HERRIAREN ETXEA
Gipuzkoako PSE-EEk II. Errepublikaren aldarrikapena ospatu du Eibarren
- 1931n II. Errepublika lehenik aldarrikatu zuten Espainiako hiru herrietako alkate sozialistek parte hartuko dute ekitaldi politikoan
- Eibarreko Elkarte Sozialista Jacako eta Sahagúngo elkarteekin senidetuko da
Gipuzkoar sozialistek apirilaren 14an, larunbatean, Eibarreko Elkarte Sozialistarekin batera ospatuko dute II. Errepublikaren aldarrikapenaren 87. urteurrena. Horretarako, ekitaldi politiko bat antolatu dute. Bertan, 1931n II. Errepublika lehenik aldarrikatu zuten Espainiako hiru herrietako alkate sozialistek parte hartuko dute. Lehenengoa, Eibar izan zen. Bigarrena Sahagún. Eta Huescako Jaca herria hirugarrena.
Senidetze-ekitaldia
Hiru Elkarteetako idazkari nagusiek senidetze-ekitaldi bat egingo dute aldez aurretik Eibarko Herriaren Etxean. Goizeko 11:00etan izango da, eta ordu erdi beranduago, 11:30ean, Errepublikaren bandera altxatuko da egoitza sozialistan.
Arratsaldean, Gaztedi Sozialistek mahai-inguru bat antolatu dute memoria historikoari buruz aritzeko Espainiako Gaztedi Sozialisten Batzorde Federaleko Justizia eta Memoria Historikoko idazkariarekin, Camino Orejasekin, aritzeko. Halaber, parte hartuko dute: Jesús Garcíak, Juan de los Toyos Fundazioaren aldetik; eta PSE-EEren Askatasun Publikoak, Memoria eta Bizikidetzako idazkari eta eusko legebiltzarkide Rafala Romerok. Ramón Rubial Fundazioaren prestakuntza-eskolan izango da, Eibarko Isasi kaleko 2. zenbakiko 4. solairuan.
KOMUNIKABIDEENTZAKO OHARRA
Eguna: APIRILAREN 14A, LARUNBATA
TOKIA: TXALTXA ZELAI. EIBAR
ESTALDURA INFORMATIBOA
12:00etan: EKITALDI POLITIKOA EIBARREKO ALKATEAREKIN, MIGUEL DE LOS TOYOSEKIN; JACAKO ALKATEAREKIN, JUAN MANUEL RAMÓNEKIN ETA SAHAGÚNGO ALKATEAREKIN, LISANDRO GARCÍA DE LA VIUDAREKIN, BAI ETA GAZTEDIAREN IDAZKARI NAGUSIAREKIN, AZAHARA DOMÍNGUEZEKIN ERE.