Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk eta EAJk akordio bat lortu dute zerga eta tributuen berrikuspenerako, progresibotasuna hobetzen eta Euskadiren ehun ekonomiko eta soziala indartzen duena.

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEk eta EAJk akordio bat lortu dute zerga eta tributuen berrikuspenerako bi alderdiek 2024ko ekitaldian jarrera bateratu bat aurkezteko hartutako konpromisoaren harira, posizio ideologiko legitimoen artean elkar ulertzeko eta bat egiteko borondatea nagusitu den negoziazio baten ondoren.

Bi alderdiak ados gaudela indarrean dagoen esparru fiskalak funtzionatu duela, kalitateko zerbitzu publiko batzuen finantzaketarako nahikoa baliabide izatea eta ekonomia produktiboari laguntzea bermatuz. Are, pandemiak edo Errusiako inbasioak bezala eragindako krisi egoeretan balantze positiboa lortzea ahalbidetuz.

Nolanahi ere, uste dugu orain adostu ditugun nobedadeei esker aurrera egingo dela zerga-progresibotasunean, errentak hobeto banatuko direla, erantzuna emango zaiela konpontzeke dauden desafio eta erronkei eta erakundeei baliabideak emango zaizkiela zerbitzu publikoak indartzeko eta hobetzeko bidean.

Hitzartutako neurriek nabarmen lagunduko dute Euskadiko ehun ekonomiko eta sozialaren berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko helburuan, demografiarena eta zainketen politika bezalako erronka handiei heldu ahal izateko, eta enplegu duina bultzatzea, gazteen emantzipazioa edo kolektibo kalteberenei babesa eskaintzea bezalako erronkei heldu ahalko zaie.

Aurrera goaz trantsizio berdea, deskarbonizazioa, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak bultzatzen dituen fiskalitate batean; etxebizitzarako eskubidea, arreta batik bat gazteengan jarrita, gauzatzeko alokairuko etxebizitza-parkea handitzen laguntzen duen fiskalitatean. Eta benetako eta egiazko berdintasuna lortzera bideratutako neurriak proposatzen ditugu, ardatza lanaren eta familiaren uztarketa eta laneratzean direla.

Akordio honen emaitza arau-proiektu batean zehaztu beharko da. Proiektu hori, lehenik, dagozkion diputatuen kontseiluek onartuko dituzte, eta ondoren hiru lurraldeetako batzar nagusietan izapidetu, eztabaidatu eta onartuko da. Hiru Lurralde Historikoetan duten erantzukizun instituzionalaren karira, EAJk eta PSE-EEk eskua zabaltzen diete gainerako alderdiei partekatzen duten borondatearen inguruan, foru- eta zerga-arau berriak onartzea bermatzeaz gain justizia sozialaren eta herritar guztien ongizatearen mesedetan helburu batzuk partekatzeko aukera emango duten gehiengo zabalak eratuta.