Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk eta EAJ-PNVk Galdakaoko alkateari eskatu diote biktimen zerrendatik kendu ditzala ETAren terrorismoan aritu izan zirenak

Sozialistek eta jeltzaleek legez besteko proposamen bat erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean herriko udalak terrorismoaren biktimei jasanarazi dien “umiliazioa” eta giza eskubideen urraketa salatzeko. “Jarduera hori atzerapausoa da aitortzaren, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren politiketan”, salatu dute bi taldeetako bozeramaileek

1. argazkia
La portavoz de Derechos Humanos en el Parlamento Vasco, MIren Gallátegui.

Galdakaoko Udalak bere web-orri korporatiboan argitaratu duen memoriari buruzko dokumentazioak, toki berean bilduz terrorismoaren biktimak eta terrorismoa egiten ibili zirenak, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiak Eusko Legebiltzarren hori salatzeko eta arbuiatzeko ekimen bat aurkeztera eraman ditu. Bi alderdiek herriko alkateari eskatu diote –EH Bildukoa da– ken ditzala bertatik urteetan terrorismoa egiten aritu ziren pertsonen izenak, horietako batzuk, gainera, bizitzaren kontrako delitu oso larriak dituztelako. Iñigo Iturrate jeltzaleak eta Miren Gallastegui sozialistak esan dute pertsona horiek ezin direla halakotzat hartu. Biktimen zerrenda berean agertuta, iraina eta umiliazioa da, euren iduriko.

“Alkatearen eta Udalaren jarduera atzerapausoa da euskal erakundeek terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei zor zaien aitortzarako, egiarako, justiziarako eta erreparaziorako onartutako politiketan. Memoria etiko eta demokratiko bat eraiki beharra egonik gure bizikidetzaren oinarri gisa, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren injustiziaren aitortzan oinarrituta, Euskadiko instituzioen espazioetatik ezin da sustatu, zuzenean nola zeharka, terrorismoaren eta giza eskubideen urraketaren biktimen birbiktimizatzea ekarriko duten ekintzarik”, salatu du.

Iturratek eta Gallasteguik botere publiko guztiei eskatu nahi diete terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei zor zaien aitortzaren, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren politikak berma ditzaten, jasan izan dituzten eta jasanaraz dakizkiekeen irainak ezabatuz eta horien iraintzea, umiliazioa eta birbiktimizatzea eragozteko neurriak hartuz. “Galdakaoko alkateak eta Udalak kendu egin behar dituzte dagoeneko izen horiek zerrendatik, hori izango da memoria etiko eta demokratiko bat eraikitzeko egingo duten ekarpena”.

Biek ala biek euren alderdiek “terrorismoaren eta indarkeria politikoaren bidegabekeria aitortzean oinarritutako memoria bat, gure bizikidetza zimendatzeko funtsezko oinarria izango dena, eraikitzeko” duten konpromisoa berretsi dute.