partekatu
• ZUZENKETAK
Moriako errefuxiatuen kanpalekua erretzeak eragindako ondorioei eta errefuxiatuek bizi duten egoerari aurre egiteko neurriak hartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak pertsona errefuxiatuenganako bere elkartasuna adierazten du, oinarrizko eskubideengan edozein eratako urraketak kondenatuz.
- Eusko Legebiltzarrak instituzio europearrei eskatzen die asiloaren inguruko nazioarteko legedia betetzen dela bermatzeko neurriak har ditzaten.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, errefuxiatuen kanpamendu ezberdinetan lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeen lankidetzarekin, bereziki kalteberak diren ahalik eta pertsona gehien Euskadin jaso ahal izateko bideak aztertu ditzala.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio zuzendaritza espezifiko bat sor dezala migrazio eta asilo politika propioak garatuko dituena, sailen arteko zeharkakotasuna ezarriko duena, Herritartasunaren, Kultura rtekota-sunaren eta Inmigrazioaren esparrucin jarduteko V. planean jasotzen den helburu orokorraren eskutik, zeinetan esaten den etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko oinarriak ezarriko dituela, hiritargo osoctren eskubide eta betebeharren berdintasunaren inguruan kohesionatua, hazten dagoen kultura aniztasuna errespetatuz eta klabe interkulturalean oinarritutako bizikidetza indortuz.
- Honekin botera, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari neskatzen dio, legegintzaldi honetan zehar, Hiritartasun, Kulturartekotasun eta Inmigrazioaren inguruko VI. ekintza plana garatu dezala, inplikatutako agente eta instituzio ezberdinen kolaborazioarekin, Euskadiko hiritargo inmigrantearen gizarte partehartze eta integraziorako foroaren bitartez.