Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bidegileak 2023 Sariak

Teresa Laespada: “Feminismoa da XX. mendea zeharkatu duen aldaketa-indar ahaltsuena. Sozialismoa eta feminismoa dira balioak ezartzen dituzten bi korronte politiko eraldatzaile handi”

Andrea Fernandez: “Eskuin muturreko irtirin inork, dohakabe inork ez gaitu geraraziko, ez dute ere alderdi honetan feminismoaren indarra geraraziko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con las galardonadas en los premios Bidegileak 2023 junto a la Secretaria de Igualdad del PSE-EE, Patricia Campelo, la Diputada Foral de Empleo, Inclusión Social e Igualdad y candidata a Diputada General, Teresa Laespada, el Secretario General del PSE-EE de Bizkaia y alcalde de Portugalete, Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

Teresa Laespadak, PSE-EEko Enplegu eta Gizarte Politiken idazkari eta ahaldun nagusigai denak, feminismoa “XX. mendea zeharkatu duen eta XXI. mendea behin betiko markatuko duen aldaketa-indar ahaltsuena” dela esan du gaur. Sozialismoa eta feminismoa dira balioak ezartzen dituzten bi korronte politiko eraldatzaile handi”.

Teresa Laespadak “Bidegileak, bidea ireki zuten sozialistak" sarien banaketan izan da gaur Portugaleten. Bertan, aitortza egin zaio Esther Cabezudok eta Pilar Arenalesek berdintasunaren alde egindako lanari eta, besteak beste, Andrea Fernandez PSOEko Berdintasunaren idazkariak hartu du parte, zeinak hau esan du: “eskuin muturreko irtirin inork, dohakabe inork ez gaitu geraraziko, ez dute ere geraraziko feminismoaren indarra alderdi honetan”.

Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak eta Mari Jose Blanco Bizkaiko PSE-EEko Berdintasun idazkariak, bere aldetik, omendutakoen lana, dedikazioa eta entrega goretsi dituzte, eta baita demokraziari eta berdintasunari eskaini zioten pasioa eta balio sozialistekin zuten konpromisoa ere.

Teresa Laespadak Bizkaiko Foru Aldundian zortzi urtez Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun diputatu gisa egindako kudeaketa ekarri du gogora, “bazterkerian ziren pertsonei arreta eskainiz eta enplegagarritasun-plan guztiak berreginez” eta, halaber, “pandemiaren unerik latzenetan arreta eske ziren pertsona guztiei estaldura emanez”.

Ahaldun nagusigaiak zehaztu du Alderdi Sozialistak badakiela nora zuzendu behar diren politikak, “zer erronka ditugun aurrean eta horiei nola heldu ere”. “Badakigu erronka demografikoa aukera bikaina dela bizitzaren alor guztietan belaunaldi arteko itun bat jorratzeko gai izan gaitezen. Pertsona guztiak guztiz ezinbestekoak direlako gizartea sortzeko, eta pertsonen bizitza hobetzeko gazte eta helduak, jakinduria eta bultzada, esperientzia eta eskarmenturik eza uztartu behar direlako”, azpimarratu du.

Laespadak, halaber, udal eremuan gauzatzen ari den lan politiko eta instituzionala nabarmendu du, “kaleari helduta, jendearen ondoan, emakumeak artatzeko, espazio seguruak sortzeko, kultur eta topagune espazioetarako, oztopoak eta estereotipoak hausteko eta beste hainbaterako gehien egin daitekeen tokian, alegia”.

Bizkaiko Foru Aldundirako hautagai denak Pilar Arenalesen ibilbidea gogoratu du, “endako emakume sozialista barakaldarra, berdintasun-politiketan PSE-EEn aitzindari izan zena bete zituen erantzukizuneko karguetan”, eta baita Esther Cabezudorena ere, “duintasun izugarriko emakumea, militante sozialista eta ugetista, atentatu batean ia-ia bizitza galdu zuena”, Laespadaren hitzetan.

“Feminismoaren subjektu politikoa emakumeak” direla gogoratu du Laespadak, eta feminismoak guztiei egin diela mesede, baita defendatzen ez dutenei ere. “Baita eskuin muturreko emakumeei ere, jartzen diren tokian jartzen direla, mesede egin die borroka honek”, azpimarratu du.

Laespadaren hitzetan, “feminismoa da XX. mendea zeharkatu duen eta XXI. mendea behin betiko markatuko duen aldaketa-indarrik indartsuena”, sozialismoak "XIX. mendea zeharkatu zuen eta XX. mendeko langileen eskubideen aldeko aldarrikapenak eta borrokak markatu izan zituen bezala”.

“Sozialismoa eta feminismoa dira balioak ezartzen dituzten bi korronte politiko eraldatzaile handi. Eskubideen eta aldarrikapenen bidea zedarritzen dute, gizarte bidezkoak eta berdintasunean oinarritutakoak lortzeko geratzen zaiguna markatzen digute”, esan du. Hori dela eta, “feminismoarentzako eta honaino ekarri izan gaituzten emakumeentzako errespetua” eskatu du, “dibortziorako, aborturako eskubidearen alde, euren gorputzaren jabe izateko, politikan eta gizartean parte hartu ahal izatearen alde egindako borrokagatik”.

Azkenik, adierazi du sozialistak “gogoz, indarrez eta harro” aurkezten direla datozen hauteskundeetara. “Orbain gabeko zerbitzu-orri batekin aurkezten gara berriro, eta garrantzitsuena denarekin: jakinez nora zuzendu behar ditugun gure indarrak, badakigulako nola hobetu pertsonen bizitza, zer erronka ditugun aurrean eta horiei nola heldu”.

Andrea Fernandez

PSOEko Berdintasun idazkari Andrea Fernandezek, bere aldetik, espainiar gizarteak sozialisten eskutik lortutako aurrerapen feministak ekarri ditu gogora, bere garaian hauteskunde-zerrendetan emakumeek %25eko parte-hartze kuota izatearena, adibidez.

“%25aren aldeko borrokak herri hau betirako aldatu zuen, emakumeei espazio publiko guztietan ordezkaturik egoteko aukera eman zielako”, adierazi du. Eta berdintasunaren aldeko borrokan “belaunaldi arteko loturak aldarrikatzeak” duen garrantzia azpimarratu du: “Hona hemen %50aren onuradun bat”.

Andrea Fernandezek lege arloan izan diren beste aldaketa batzuk ere hizpide izan ditu, esaterako abortuaren despenalizazioa, Epeen Legea, Genero Indarkeriaren Legea edo Berdintasunaren Legea. “Genero Indarkeriaren Legea pentsaezina zen garai hartan. Egun, guztioi, emakume zein gizonezkoei, dagokigu genero-indarkeriaren kontra borrokatzea, halaxe jasotzen du Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunak ere”, esan du.

Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren, pentsioen eta beken paketearen igoerak ere azpimarratu ditu, “emakumeen emantzipaziorako funtsezkoak” direnak. Bai bakarrik da Bai legeari buruz, berriz, esan du “alea lastotik bereizi” beharra dagoela, eta ematen ari diren aurrerapenak estaltzen dituzten ika-mikez ohartarazi du, eta onartu du Gobernuko kideek “askotan ez dutela laguntzen”, Elkarrekin Podemosi aipu eginez.

Berdintasunaren arduradun federalaren esanetan, ez da harentzat “aste erraza izan”, eskuin muturraren eta horren difamatze-plataformen jazarpenagatik. “Eskuin muturreko irtirin inork, dohakabe inork ez gaitu geraraziko, ez dute ere alderdi honetan geraraziko feminismoaren indarra. Nola izango gara, bada, gu beldur?”, esan du.