Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Teresa Ribera: “Gehitzea nahi badugu, Alderdi Sozialistarentzako botoa da gaur, hemen, zenbatzen duen boto erreal bakarra”

Presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministro denak hautetsontziak “eskubideak, askatasuna eta itxaropena bermatuko” dituen boto sozialistekin bete behar direla esan du Gasteizen

Eneko Andueza: “PP ahaztu egiten da jendeaz, herrialdeaz, pertsona guztiez; PSOEk, bitartean, gehiengo handi zabal batentzat gobernatzen du, eta soldata eta pentsio duinak berreskuratu dituzte”

Daniel Senderos: “Negazionismoak, klimari buruzko berandukeriak eta Alderdi Popularraren eta VOXen pasibitateak arriskuan jartzen dituzte orain arte lortutako aurrerapenak”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Ministra para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico, Teresa Ribera, los cabezas de lista al Congreso y el Senado por Álava, Dani Senderos y Julia Liberal, y la número 3 al Senado por la provincia alavesa, Paula Somalo | Foto: Socialistas Vascos

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak, Teresa Riberak, boto aurrerakoia Alderdi Sozialistaren inguruan biltzera egin du dei eskuindar politiken “idorkeria zein lotsagabekeria” gerarazteko. “Aurrera begiratuko duen herri bat nahi dugu. Aurrera egiteko eta eraikitzeko gogoa izango duen gizarte bat. Ez dago gizarterik karnetak banatzeko eskubidea duela uste duen norbait dagoenean. Hemen, zenbatzen duen bakarra egia gehitzea da, baita botoa nori eman behar diodan pentsatu behar dudanean ere. Zeren eta, gehitzea nahi badugu, Alderdi Sozialistarentzako botoa da gaur, hemen, zenbatzen duen boto erreal bakarra”, esan du.

“Gizarte inklusibo bat nahi dugu, ez baztertzen duena eta karneten banatzaileak dituena. Askatasuna ez dugu nahi izatea garagardoa nola egiten den jakin gabe kaina batzuk hartzea. Ez dugu nahi entzuterik pentsiodunek ja gehiegi irabazten dutela, ezta ere emakumeak euren seme-alabak hazteari eman behar direla”, adierazi du. Eta azpimarratu du trantsizio ekologikoak eta klimaren aldaketaren kontrako borrokak “aukera sorta zabaltzen” dutela Espainiaren berrindustrializazioarentzat, aukera bat dela kalitateko enpleguak sortzeko.

Gasteizko Florida parkean Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Daniel Senderos Kongresurako arabar zerrendaburuarekin batera egindako ekitaldi batean, Riberak esan du sozialistak “gogoz beterik” iristen direla kanpainaren azken txanpa honetara eta gogo hori hautetsontzietan islatu behar dela, “aurrera begiratzen duen eta aurrera egiteko gogoa duen herrialde bat nahi dugulako, ez espainiar onen karnetak banatzen dituen gizarte bat”. “Boto sozialistez bete behar dira hautetsontziak, baina baita eskubideak, askatasuna eta gizarte kohesionatu bat bermatuko dituzten botoez ere”, nabarmendu du. 

Gobernuaren hirugarren presidenteorde ere denak esan du Pedro Sanchezen Exekutiboa herrialdea “modernitzatzeko” lanean aritu izan dela azken urteetan, iraganean gera ez dadin. “Hori guztiori, gaur egungo espainiar gizarteak aurrean dituen benetako arazoak zein diren burutik kendu gabe”, adierazi du. Eta esan du sozialistak gobernu eta erakundeetan egoteko arrazoia “guztientzat, ez bakar batzuentzat, aurrerabidea eta hobekuntzak bultzatzea” dela.

Riberak hitz gogorrak izan ditu zientzialarien irizpideak ukatzen dituztenen aurka, eta jarrera negazionista horiek kontrajartzen segitzera bultzatu du. “Ez dut onartuko gure seme-alabak urte osoan 45 gradutan bizi behar izatea”, esan du.

Pertsona guztiez ahanzten dira

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, bere aldetik, atsekabea adierazi du PPk ez duelako oraindik onartu Pedro Sanchezen gobernuen legitimitatea eta nahiago izan duelako gezurren bidez babestu berritarren beharrak kontuan izan beharrean. “Gobernatzen ez duten bakoitzean egiten dute, boterea ez dutenean. Ahaztu egiten dira bere jendeaz, bere herrialdeaz, gobernatu ez zituzten pertsona guztiez. Ahaztu egiten dira kontratu prekarioak zituzten langileez, pentsiodunez, aukerarik ez zuten ikasleez. Ahotik adurra dariola dabiltza boteretik kendu genituenetik, ez dute inoiz aitortu, okerrago oraingik, Gobernuari legez kontrakoa dela esan diote, demokrazia bera ukatzeraino”, azaldu du.

@PSOE-k herrialdeko gehiengo zabalarentzat gobernatzen du beti.
Eskuinek laidoztatzen eta gezurretan jarraitzen dute.

Zuzena dena egiten ari garelako gertatzen da hori.
Hauteskundeak irabaziko ditugu.

Aurrera, G-A-I-N-A-Z-P-I egin arte!

#VotaPSOE #EspañaAvanza #Adelante #Aurrera pic.twitter.com/y5Mht5DxSJ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 19, 2023

Eta jarrera hori PSOEk duenarekin kontrajarri du, haren iritziz “soldata eta pentsio duinak, lanpostu gehiago eta egonkorragoak, ahaztuta ziren edo sekula amestu ez ziren eskubide eta askatasunak –eutanasia, kasurako– berreskuratu dituen gehiengo zabal horrentzat gobernatzen duelako”. “Eskuinek eta beren bozgorailu mediatikoek zaunka jarraitzen dute, geroz ozenago. “Eta haiek zaunka badira, gu zamalkatzen goazelako da”, esan du.

PPk eta Vox indarrak batzen badituzte U23an zer galduko duten galdetzera gonbidatu ditu Anduezak hautesleak. “Zer galduko duk nik, emakume izanik? Zer galduko duk nik, gazte izanik? Zer galduko dut nik, pentsioduna izanik? Zer galduko dut nik, langile izanik? Zer galduko dut nik, klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko beharraz jabeturik? Zer galduko dugu gutako bakoitzak? Eskuin mutur moderatuak eta eskuin mutur erradikalak dena galtzera garamatzate. Izan ere, bi horiek ez dute pertsonentzat gobernatzen, dirua maneiatzen dutenentzat gobernatzen dute”, esan du.

Eta eskuin erradikalen euskal peoiari, hots, Carlos Iturgaiz PPko presidenteari, aurpegiratu dio sozialistei leporatzeagatik “konfrontazioa eta gerrazibilkeria hauspotzea”. “Hori egiten dute aitortu gabe gure herrialdean egun bizirik jarraitzen duen terrorismo bakarra, indarkeria matxista alegia, ‘dibortzio gogor’ horiek, esaten duten bezala; garaitzea lortu genuen terrorismo haren, alegia ETAren, biktimak erabiltzen dituztena boto mixerable batzuk aztarrikatzearren; bestaldera begiratzen dutena bere bazkideak, oraindik erradikalagoak direnak baina baita zuzenagoak ere, ez dutelako inoiz ezkutatu euren izateko eta jarduteko era, LGTBI banderak kentzen edo erretzen dituzten bitartean balkoi eta udaletan”, adierazi du.

Horrez gain, PPri zuzendu da “lan erreformaren aurkako botoa eman zutenak, bazkidetzat klimaren aldaketa ukatzen dutenak dituztenak, eskubideetan 50 urte atzera egitea nahi dutenak, zentsura praktikatzen dutenak eta langileak pobreago eta dirudunak aberatsago nahi dituztenak direlako”.

Botoa Alderdi Sozialistaren inguruan biltzeko beste dei bat eginez amaitu du Anduezak. “Geure esku dago, gutako bakoitzaren esku. Uztailaren 24a beranduegi izatea saihestu behar dugu. Herrialde hau eskubideena, ez eskuindarrena, izaten jarraitzea lortu behar dugu. Hautetsontziak ukabila eta arrosa duten boto-paperez bete behar ditugu”.

Mehatxu nuklearraren aurrean, trantsizio ekologikoa

Daniel Senderos Diputatuen Kongresurako Arabako hautagaiak, bere aldetik, esan du uztailaren 23ak erabakiko duela aurrera jarraitzea klimaren aldaketaren kontrako borrokan, trantsizio energetikoan, gure planeta eta gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea babesten.  PPk nahi duen atzerakada tokiz kanpo dagoela esan du. “Negazionismoak, klimari buruzko berandukeriak eta Alderdi Popularraren eta VOXen pasibitateak arriskuan jartzen dituzte orain arte lortutako aurrerapenak, eta hori ezin dugu onartu”, adierazi du.

Senderosek argi utzi du uztailaren 23a funtsezko data dela herritarrek zehaztu dezaten zer eredu nahi duten: “Feijoorena, murrizketez eta pribatizazioz betea, gure parke nuklearraren bizitza baliagarria luzatu eta Garoña berriz zabaltzearekin mehatxatzen duena; ala Pedro Sanchezena, ekonomiaren trantsizio ekologikoaren eta klimaren aldaketaren kontrako borrokaren alde egiten ari dena gure gizartea eta gure ekonomia eraldatzeko elementu gisa”.

Sozialistek herrialdeko agenda politikaren lehen lerroan jarri izan dute klimaren aldaketaren kontrako borroka. Daniel Senderosen hitzetan, apustu horri esker “gure ekonomia eraldatzen ari gara, kalitateko enplegua sortuz. Liderrak gara mundu mailan energia berriztagarriak ezartzen, Europar Batasuneko argindarrik merkeena dugu energia berriztagarrien alde egindako apustua medio”.  

Araban hidrokarburoen ikerketa eta ustiapenei behin betiko danbatekoa nola eman izan zaion gogoratu du, Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraistear dela, eta bidezko trantsiziorako hitzarmena, Erriberabeitiko, Lantarongo eta Gaubeako udalerriak barne hartzen dituena. “Sozialistei esker, errealitatea dira dagoeneko autokontsumo partekatua eta erkidego energetikoak, eta Alderdi Popularrak onartu izan zuen eguzkiaren zergaren indargabetzea”.