Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   XII. Legegintzaldia

Tontxu Rodríguez izendapen autonomikoko senatari hautatu dute berriz ere Eusko Legebiltzarretik, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeak proposatuta

Eusko Legebiltzarrak Tontxu Rodríguez hautatu du berriz ere izendapen autonomikoko senatari gisa XII. Legegintzaldiaren lehen ohiko osoko bilkuran. Goi Ganberan Euskadiri zuzenean hautatzea dagozkion hiru eserlekuetako bat beteko du Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeak hala proposatu eta gero, kargu horretarako senatariak duen eskarmentu eta ibilbidean konfiantza baitu.

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, tras su designación como senador. | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren legebiltzar bozeramaileak poza adierazi du Tontxu Rodríguezen izendapenarengatik. Tontxuren “eskarmentua eta herritarrenganako zerbitzu bokazioa eta lanerako duen gaitasuna” azpimarratu ditu, “halaxe aitortu izan zaiolarik Senatuan, maila goreneko erantzukizunekin”, esan du. Halatan, Talde Sozialistaren idazkari nagusia da Goi Ganberan 2019ko maiatzetik, eta beraz, horren funtzionamenduaren eta, halaber, senatari sozialisten lana antolatzearen arduraduna.

Horrez gain, PSE-EEren Lurralde Talde Sozialista jarri du abian Julia Liberal eta Txema Oleagarekin batera, Senatuan heltzen zaien Euskadiri eragiten dioten gaietan taldeari ahotsa emateko asmoz.

Tontxu Rodríguez Zuzenbidean lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatetik.  Abokatutzan aritu zen 1987tik 2003ra bitartean, eta Barakaldoko Udaleko zinegotzi lanarekin bateratu zuen 1991etik 1999ra bitartean. Azpiegitura enpresa publikoaren zuzendari izan zen, eta Barakaldoko alkate gero, 2003. urtetik hamarkada batez aritu izan zelarik kargu horretan. Izendapen autonomikoko senatari da 2013tik.

 Eusko Legebiltzarrak Tontxu Rodríguez hautatu du berriz ere izendapen autonomikoko senatari gisa. Izendatu ondoren, Tontxuk “batasunaren eta akordioen alde” egin du herrialde honek #Covid_19-arengatik aurre egin beharren den aparteko zailtasunei heltzeko @gpssenado @socialistavasco pic.twitter.com/4K866covdq

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) September 24, 2020