Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Etxebizitza Sailak igo egingo du alokairu sozialaren programarako euren etxebizitza uzten duten pertsonen gehieneko errenta

Izapidetze bidean den neurriak aurreikusten du gehieneko kanona hilean 50 euro igotzea, eta gaur egun hilean diren 600 eurotik 650 eurora pasatuko da

1. argazkia
El Consejero Iñaki Arriola interviene en el Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco

Iñaki Arriolak zuzentzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak hobetu egingo du alokairu sozialerako etxebizitza hutsak lortzeko Bizigune programan jabeei hilero ordaintzen zaien gehieneko errenta. Igoera 50 eurokoa izango da hileko gehieneko kanonean, eta egungo 600 eurotik 650 euro izatera pasatuko da. Aurreikuspenen arabera, araudi berria uda ondoren jarriko da indarrean.


Arriolak Eusko Jaurlaritzan azaldu du bere saila hainbat arlotan ari dela lanean hutsik dauden etxebizitza kopurua murrizteko, eta orain 15.149 direla, etxebizitza parkearen %1,4 alegia, besteak beste alokairua sustatzeko neurriekin eta hutsik den etxebizitzari zigorrak jarriz.


Bizigune programako baldintzak hobetuz, “erraztu egiten da etxebizitzak berehala gehitzea alokairuko parke publikora, hutsik den etxebizitzari Etxebizitzaren Legeak esleitzen dion betekizun soziala ematen zaiolarik”, azaldu du sailburu sozialistak.

 Kontrolaren osoko bilkura @PVasco_EuskoL-en. Bi inflexio puntu daude etxebizitzen mobilizazioan: @socialistavasco-k sustatutako Etxebizitza Legea🏡 eta @iarriolal pic.twitter.com/mRwvBg700-ren sailaren programak.

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 28, 2021


Prezioak arautuko dituen Agindua onartzen denetik, programara atxikitzen diren etxebizitzek hilean gehienez 650 euro jaso ahalko dituzte, Alokabidek horien balorazio ekonomikoa egin ondoren. Aginduak atzeraeraginez aplikatuko da urtarrilaren 1etik aurrera, eta beraz, onuradunak izango dira programara 2021. urtean zehar atxiki izan direnak edo kontratua aldi horretan berritu izanik egun, gehienez jota, onarturik dena –600 euro– kobratzen arituz Alokabidek hori baino balorazio handiagoa egina zaienak.


Sailak jakinarazi izan duenez, Bizigune programa, urteko bere 33 milioi euroko aurrekontuarekin, nabarmen hazi izan da azken urteotan, eta 2017ko urtarrilean 4.480 etxebizitza izatetik egun kudeatzen dituen 6.600 baino gehiagora izatera heldu da. Horrek esan nahi du %47ko igoera izan duela azken lau urte hauetan.