Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Adrian Fernandez: “Etxebizitza hutsen mobilizazioarekin guztiok irabazten dugu, gizarte gisa irabazten dugu, haren funtzio soziala bermatzen delako, irabazi egiten du etxebizitza eske denak eta irabazi egiten du etxebizitzaren jabeak”

• Denis Itxasok zuzentzen duen Sailak aktibatu dituen estrategiak defendatu ditu Eusko Legebiltzarrean Etxebizitza bozeramaileak, esaterako: Bizigune programa, hutsik zeuden pisuen erosketa, hurrengo erreforma fiskalean sartuko diren neurriak, edo kanona

1. argazkia
Adrián Fernández interviene en el pleno del Parlamento Vasco.

Eusko Legebiltzarrean Etxebizitza bozeramaile denak, Adrian Fernandezek, hutsik diren etxebizitzak merkatuan jartzeko Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak abian jarri dituen neurriek duten garrantzia azpimarratu du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. “Hutsik dauden etxebizitzen mobilizazioa win-win bat da. Guztiok irabazten dugu, gizarte gisa irabazten dugu, etxebizitzaren funtzio soziala bermatzea lortzen dugulako, horixe baita eta izan behar baitu bere helburu behinena. Etxebizitza jabearen ikuspegitik ere, irabazi egiten du, etxea hutsik izateak ez diolako ezer ekartzen, eta hilero errentagarritasun bat lortu dezake horrela”, azaldu du.

?️Hutsik dauden etxebizitzen mobilizazioa Win Win bat da
✌️Guztiok irabazten dugu. Gizarte gisa irabazten dugu, etxebizitzaren funtzio soziala bermatzen delako, baina etxebizitzaren jabeak ere irabazi egiten du, etxea hutsik izateak ez diolako ezer ekartzen, eta hilero errentagarritasun bat lortu dezake horrela

‼️Zertarako… pic.twitter.com/Bd0jXt2qjX

— Grupo parlamentario Socialistas Vascos (@gpsv_parlamento) March 20, 2025

Estatistika Institutu Nazionalaren azterlana (horren arabera, 69.692 etxebizitza hutsik daude Euskadin) eta Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Galdetegia (45.053 etxebizitza kontatzen ditu) aipatu ditu Adrian Fernandezek, eta, gaur-gaurkoz, erkidegoko etxebizitza-parkearen %4tik %6ra bitartean hutsik direla azpimarratu du. Egoera “onartezina” dela esan du, “ikusita etxebizitza lortzeko egun dagoen premiatasuna”. “Inork ez du irabazten: jabeek ez dute batere errentarik jasotzen eta eskaintza murriztu egiten da, prezioek gora egiten dute ondorioz, pertsona askok, batik bat, jende gazteak etxebizitza duin bat izateko eskubidea gauzatu ahal izateko aukera gutxiago du”.

Esan du Denis Itxasok zuzentzen duen Sailak estrategia bat duela egoera hori iraultzeko, lehen-lehenik jabeei “pizgarriak eskaintzen” dizkiena beren pisuak merkatura atera ditzaten, esaterako Bizigune programari utziz, alokairu eskuragarrira zuzen daitezen. Gaur egun, Alokabidek 18.000 etxebizitza kudeatzen ditu modalitate horretan, eta, horietatik, 8.000 jabetza pribatukoak dira.

Etxebizitza horiek erosi eta babestuaren kalifikazioa ematea da beste alternatibetako bat. 600 pisu lortzea aurreikusten da prozedura hori erabilita. Azkenik, PSE-EEk datorren erreforma fiskalerako bultzatzen dituen neurriak nabarmendu ditu, “abantailak eskainiz zerga arloan, bai jabeentzat, bai maizterrentzat”, Adrian Fernandezen arabera.

Hutsik diren etxebizitzak merkatura pizgarrien bidez ateratzeko neurri horiez gain, zigorrak ezartzearen estrategia dago. Zenbatespenen arabera, 9.045 pisuri aplika dakioke etxebizitza hutsaren kanona. Horren haritik, PSE-EEk EAJrekin batera bultzatu eta osoko bilkuran onarturiko zuzenketaren bidez udalen eskura jarriko dira informazio eta tresna guztiak etxebizitza merkatura ateratzeko pizgarri sorta zabalaren arren hutsik jarraitzen dutenei kanon bat ezartzea aurreikusten duen dekretuan erabil dezaten.