• BERRIA
Berriak
partekatu
Ana Lopez de Uralde: “Lanbide arteko Gutxieneko Soldata igotzeak lagundu izan du gehien soldata-arrakala murrizten”
PSE-EEko Berdintasun idazkariak LGSren igoerek emakumezkoen eta gizonezkoen soldaten artean duten eragina azpimarratu du Soldata Berdintasunaren Europako Egunean, Euskadin 8 puntu jaitsi baita 6 urtetan

PSE-EEko Berdintasun idazkariak, Ana Lopez de Uraldek, esan du Ordainsari-berdintasunerako Legea bezalako neurriek eta, bereziki, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoerak (emakumeei egiten die bereziki mesede) funtsezko neurriak direla soldata-arrakalaren kontrako borrokan. Otsailaren 22ro egiten den Soldata Berdintasunerako Europako Egunaren harira, LGSren igoerek duten ondorioa azpimarratu du exekutibo sozialistako Berdintasun arduradunak.
“Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera da soldata-arrakala murrizten gehien lagundu izan duen neurrietako bat, emakumeen soldatak ehuneko handiagoan duelako erreferentziatzat LGSa gizonezkoen aldean; lautik bat da emakumezkoetan, eta hamarretik bat gizonezkoetan. Azken urteotan LGSk izan duen %61eko igoerak nabarmen murriztu du soldata-arrakala. 2018an Soldata Arrakalaren kontra Borrokatzeko Estrategia 2030 abiarazi zenean, Euskadin %24,4koa zela zenbatetsi zen, eta INEren azken datuak dio orain 16,47koa dela”, azaldu du.
Emakume askok lan beragatik gizonezkoen baino gutxiago kobratzen jarraitzen dutela gogoratu du Ana Lopez de Uraldek, eta errealitate horren aurrean EBko estatukideek neurriak hartu behar dituztela: “Prekarietatearen kontra borrokatzen eta zainketen gaineko erantzunkidetasuna sustatzen jarraitu behar da, soldata-berdintasunaren aldeko borroka justizia sozialaren aldeko borroka delako. Soldata-arrakala da emakumeek enpleguan pairatzen dituzten diskriminazioen azken ondorioa: segregazio horizontala, emakumeak sektore zeharo feminizatuetan eta soldatarik baxuenekoetan lan egitera eramaten dituena, zainketen sektorean, esate baterako; kristalezko sabaia, lanbideko sustapena galarazten duena; aldi baterako kontratazioaren portzentaje handiagoa; edo familiako kontziliazioa ez egitea emakumeen eta gizonen arteko erantzunkidetasunean.
“Sozialistek hainbat instantzietatik borrokatu izan dugu soldata-arrakala murrizteko borroka, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailetik hasita, Morrokotudak bezalako programekin, sektore maskulinizatuetan emakumezkoen kontratazioa sustatzen duena; edo Lan Ikuskaritza indartuz diskriminazioa borrokatzeko; edo enpresetan berdintasun-planak ezartzea lagunduz; hitzarmen kolektiboetan genero-inpaktuaren txostenak txertatuz; edo udalek, foru-sailek, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bultzatu izan dituzten sentsibilizazio-kanpainen bidez”, zehaztu du.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Los Socialistas Vascos participan en Gernika en el acto de homenaje a los parlamentarios y parlamentarias de la primera legislatura
• BERRIA
Eneko Andueza: “Hay que mirar al futuro con ambición, vamos a recuperar la Alcaldía de San Sebastián y a llegar a todos los rincones del territorio”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Es el momento de dar un salto en Álava, como en Euskadi, para hacer crecer la influencia y el liderazgo socialista”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Ez dugu egiten enpresen kontra doan erreforma fiskalik, Ongizate Estatuaren eta Euskadiren lehiakortasunaren onerako direnak egiten ditugu”
• BERRIA