Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Urte amaierako mezua

Ekain Rico: “Euskal Sozialistek bidezko susperraldi baten alde eta guztiok artatzeko gai izango den Osasungintza bat defendatzeko lan eginez eman diogu bukaera urteari”

Lehendakariak zabaldutako urte amaierako mezuaren gaineko balorazioa egitean, Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariak PSE-EEren konpromisoa berretsi du herritarren zerbitzura diren gobernu batzuekin

1. argazkia

PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariak, Ekain Ricok, adierazi du euskal gizarteak ziurtasunak behar dituela koronabirusaren aurkako borrokan eta susperraldi ekonomikoan aurrera egiteko, eta herritarren eskari horiei erantzungo dien erakunde batzuekin Euskal Sozialistek duten konpromisoa azpimarratu du Lehendakariaren urte amaierako mezuaren balorazioa egitean.

“Euskal Sozialistek bidezko susperraldi baten alde lan eginez eman diogu bukaera urteari, lehentasuna osasunean eta zerbitzu publikoak indartzean jarrita, guztiok era egokian artatzeko gai izango den Osasungintza bat defendatuz. Erakundeetan, konpromiso bera izan dugu eta izango dugu beti, politika aurrerakoiak sustatzea, horiek herritarren zerbitzura egon daitezen bermatzea eta bide horretatik desbideratzeko edozein nahi saihestea”, azaldu du.

Osasuna, krisitik bidezko irteera, eta erronkei irteera ematea, esaterako krisi klimatikoari, biztanleriaren zahartzeari, industriaren eraldakuntzari edo enpleguko ereduaren aldaketari. Hiru ardatz horien inguruan, hain zuzen, kokatu nahi du PSE-EEk bere ekintza politikoa.

“Guztiok dakigu, eta Lehendakariak ere ondo daki hori, euskal gizarteak ziurtasunak eskatzen dituela. Ziur egon nahi du baliabide guztiak birusa borrokatzera, mundu guztia kontuan izango duen irteera batean urratsak ematera eta heldu beharreko erronkei heltzera zuzenduko direla", nabarmendu du Ekain Ricok.

Eusko Legebiltzarreko bozeramaile ondokoarentzat, Euskadiren ezaugarri den pluraltasuna errespetatuz zuzendu behar dute euren lana Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek.

"Euskal gizartea plurala da, eta guztiengan pentsatuko duten gobernu batzuk merezi ditu, ez gako nazionalistan bakarrik pentsatzen dutenak. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren egitekoa pluraltasunari erantzutea izango da beti, proiektu zaharkitu eta haustaileak lehenesten jardun gabe, eta bizikidetza sustatzea ideia guztiekiko errespetuan oinarrituta, iraganarekiko memoria dugula eta begirada etorkizun itxaropentsu batean jarrita", azaldu du.