Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eusko Legebiltzarrak Debabarrenaren suspertze ekonomikorako plan bat onar dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, gutxienez 26 milioi euroko inbertsioa eginda

• Euskal Sozialistak Taldeak eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko bultzatu duen Txostena berretsi du
• Osoko bilkuran izan dira Txitxo Abascal Ermuako alkatea eta Ana Telleria Eibarko alkateordea.

1. argazkia
El alcalde de Ermua, Txitxo Abascal, y la teniente de alcalde de Eibar, Ana Tellería, siguen la intervención de Miren Gallástegui en el pleno.

Eusko Jaurlaritzak plan estrategiko bat onartu beharko du, sei hilabeteko epean, Debabarrena eskualdearen suspertze sozioekonomikorako. Planak 26 milioi euroko gutxieneko zuzkidura izango du eta lau urteko epean, gehienez jota, egiteko proiektu eta inbertsioak bilduko ditu. Hori aurreikusten du gaur Eusko Legebiltzarrak osoko bilkuran onartutako Debabarrena Suspertzeko Txostenean. Osoko bilkura horretan izan dira Txitxo Abascal Ermuako alkatea eta Ana Telleria Eibarko alkateordea.

Txostena Euskal Sozialistak Taldeak sustatu zuen EAJ-PNV alderdiarekin batera egindako proposamen baten bidez, eta eskualdeak Covid-19aren krisiaren ondoren izan duen industria ehunaren galera saihesteko eta susperraldi ekonomikoa sustatzeko dituen beharrei buruz “hausnarketa sakon bat egiteko” beharretik sortu zen. “Orain, bi urteko lan gogorraren ondoren, gure eskualdearen garapen jasangarri nola berritzailerako, bai gizarte arloan zein ekonomia arloan, beharrezko jarduerak abiarazteko abiapuntua izango den txostena onartu dugu”, zoriondu da Miren Gallastegui parlamentaria, aipatu foroan izan den ordezkari sozialista.

Txostenak, lehen-lehenik, eskualdea Lehentasunezko Jarduketa Eremuen (LJE) barruan sartzea aurreikusten du. Estrategia horren bidez, ekonomiaren eta enpleguaren susperraldia sustatzen da proiektu traktoreak abian jarrita. Horrez gain, sei hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzak prestatuta izan beharko du “sustapen ekonomikoaren eta eraldaketa sozialaren” jarduketak biltzen dituen plan bat, 26 milioitik gorako inbertsio bat eginez, zeinak “inklusioa, aukera berdintasuna, genero-ikuspegia eta jasangarritasuna” izango baititu zeharkako elementutzat eta “”4.0 industriaren eta dauden sektoreen dibertsifikazioaren eta nazioartekotzearen aldeko apustu” egin beharko baitu.

Bere konklusioetan, Txostenak plan estrategikoak bete beharko dituen hainbat atal azpimarratzen ditu. Hondatutako auzoetan hiri-berroneratzerako neurriak eskatzen ditu, eskuragarriagoak eta energia aldetik efizienteagoak izan daitezen, “bertako bizilagunen bizi-baldintzak hobetzeko helburuarekin”. Era berean, populazioaren zahartzeari eta eskualdeko sektore profesional tradizionaletan belaunaldi erreleburik ezaren erronkei heldu beharko die. Etorkinen enplegagarritasunerako eta prestakuntzarako programak eta gizarte kohesiorako ekintzak ere eskatzen ditu.

Arlo ekonomikoan, berriz, “ezinbestekotzat” jotzen du balio erantsia ematen duten eskualdeko enpresekin lankidetza sustatzea, eteak berritzeko prozesuak sustatzea eta zaharkituta geratu diren industrialdeak eta utzita dauden enpresa konplexuak berrerabiltzeko planak egitea. Tokiko merkataritzaren sustapena ere bultzatzen du, eta turismo alorrean balioa eman nahi zaie trikuharrien ibilbidea, Makina Erremintaren Museoa edo Armagintzako Industria bezalako baliabideei. “Turismo industriala eta kulturala sustatu behar da”, azpimarratu du. Txostenak, azkenik, garraio publikoan hobekuntzak egitea eskatzen du.

Txostena 2021ean egin zen eskualdearen adierazle ekonomikoek berraktibaziorako berariazko jarduera batzuen premia eskatzen zutenaren uste sendoari erantzunez. “Azkenaldian, testuinguru ekonomikoak eta, batez ere, egoera soziosanitarioak eragindako zailtasunek arriskuan jarri dute inguruko industria-ehuna eta enpresa-proiektu berrien garapena, baita lanpostu berrien sorrera ere", azaltzen zuten orduan.

Horrek guztiak, eskualdeko baldintza orografiko bereziekin batera, gomendagarria egiten zuen haien premiei buruzko hausnarketa sakona egitea berariazko foro batean. Foro horretan parte hartzera gonbidatu ziren inplikatutako erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia, eta Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku, Mallabia eta Ermuko udalak), bai eta eragile sindikalak, enpresarienak eta esparru soziologikoko eta ekonomikoko adituak ere. Hala, azken txostena egon diren 40 inguru agerraldiri entzun eta 30 erakunde eta kolektibok bidalitako dokumentazioa aztertu ondoren egin zen.