partekatu
PSE-EEk txalotu egin du Justiziako Eraginkortasun Lege berria, euskal sistema judizialari goitik beherako eraldaketa eta modernizazioa ekarriko diona
Eusko Legebiltzarreko Justizia bozeramaileak, Pau Blasik, legeari esker babes judizialari “arrazoizko denboran eta eraginkortasunez” erantzun ahalko zaiola azpimarratu du
Eusko Legebiltzarreko Justiziako bozeramaile sozialistak txalotu egin du Justiziako Eraginkortasunaren Lege Organikoa laster onartuko delako, “sistemaren goitik beherako eraldaketa eta jauzi modernizatzailea” ekarriko dituena, “XIX. mendeko Justiziatik XXI. mendeko batera igarotzeko aukera emango diguna”.
Blasik azpimarratu du Euskadi dabilela Bulego Judizial Berria zabaltzearen buruan, eraginkor baitago hamalau barruti judizialetatik hamahirutan. Blasiren esanetan, “erraztu egingo du Justiziaren Eraginkortasunaren Lege Organikoak eskatzen duen eredu berria ezartzea”, beste aurrerapen batzuez gain. “Espediente digitalaren ibilbide osoa garatzen duen lehen autonomia erkidegoa gara, Auzitegi Gorenarekin interkonexioa bermatuz eta izapidetzeko epeak izugarri murriztuz”.
Justiziaren Eraginkortasunaren Lege Organikoak ⚖️modernizatu egingo du euskal sistema judiziala. XIX. mendeko Justizia batetik XXI. mendeko batera igaroko gara.
✅Babes judiziala arrazoizko denboran
✅Azkartasun handiago instantziako auzitegietan
✅Gatazken konponketarako bitarteko alternatiboak
?️@PauBlasi pic.twitter.com/7WdRqtC9ik
— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) December 13, 2024
Patxi Lopezen Gobernuaren garaian, Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren lehen etaparen ondoren, Euskal Exekutiboan Justiziaren esparruan egin ziren ahaleginen emaitza da, Blasik azpimarratu duenez, eta sailburu beraren eskutik jarraituko dute egungo legegintzaldian.
Lege berriarekin urratsak emango dira bide horretan, “babes judizialari arrazoizko denboran eta eraginkortasunez” erantzuteko neurriekin. Horrez gain, “Instantziako Auzitegiak sortuko dira, lana azkarrago eta eraginkorrago egiteko, eta gatazken konponketarako bitarteko alternatibo batzuk arautuko dira, justiziara jotzeak ez dezan nahitaez epaimahai batetik pasatzea esan beharrik izan, horrek dakartzan zailtasun guztiekin”, adierazi du Blasik.
“Hortaz, bada, pertsonak erdigunean jartzen dituen arau baten aurrean gaude, bai Justizia banatzen duten, bai Justiziaren babesa bilatzen duten pertsonenak, alegia. Eta hori errealitatea izango da, eskuinak bidean jarri izan dituen oztopo guztiak gorabehera”, esan du amaitzean.
Ildo berean, Maria Jesus San Josek esan du berak zuzentzen duen Sailak lege bat prestatzeko aztertzen ari dela justizia errestauratiboaren eta gatazken konponketarako bitarteko alternatiboei buruz, biktima erdigunean eta herritarrei funtsezko zerbitzu publiko bat eskaintzeko helburuarekin.