Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Senatua

Senatuak euskal kontzertua aldatzen du Google tasa aplikatzeko eta beste zerga batzuk sinplifikatzeko

Txema Oleagak azaldu du kontzertuaren eguneratzea “aginte konstituzionalaren kontua” dela, eta Julia Liberalek esan du “euskal herritarrak eta euskal enpresariak oso kontzientziaturik” daudela zergen ordainketan. “Baliabide publikorik gabe ezin da izan Ongizate Estatu onik”

1. argazkia
La senadora socialista vasca por Álava, Julia Liberal, y el senador socialista vasco por BIzkaia, Txema Oleaga, en el Senado | Foto: PSOE Senado.

Senatuak onartu egin du Euskadiren kontzertu ekonomikoa aldatzen duen lege-proiektua. Testuak eguneratu egiten du kontzertua, aurrekoetan ere zerga berri batzuk sortzen ziren edo aldaketa garrantzitsuak jasotzen zituzten bakoitzean gertatu izan den moduan. Araudi berriak barne hartzen du “Google tasa” delakoaren kudeaketa eta zergen sinplifikazioa, esaterako BEZarena merkataritza elektronikoko transakzioen gainean, beste gauza batzuen artean. Legea aldeko 253 botorekin, aurkako 5ekin eta 3 abstentziorekin onartu izan da azkenean.

Txema Oleaga senatari sozialistak azaldu izan duenez, euskal kontzertua azkenekoz 2017an aldatu zenetik zerga berriak agertu dira eta beste batzuk nabarmen aldatu izan dira, eta beraz, neurri hori araudia moldatzeko errutina tekniko hutsa besterik ez da, aurrekoetan gertatu bezala. Euskal kontzertuaren azken aldaketak 2004an, 2007an eta 2017an izan ziren.

Senatuak gaur onartu izan duen lege-proiektuak moldatu egiten du euskal kontzertu ekonomikoa erkidegoko araudi berrietara zenbait zergetan: merkataritza elektronikoaren BEZa, Transakzio Finantzarioen Zerga eta Zenbait Zerbitzu Digitalen gaineko Zerga (“Google tasa”).

Vox eta Ciudadanos taldeek aurkeztu dituzten betoei buruz, Oleagak uste du ez dutela fundamenturik, hiru arrazoirengatik: “Lehenik eta behin, ohikoa eta errutinazkoa da araua zerga berriei moldatzea; bigarrenik, euskal kontzertu ekonomikoa Konstituzioan jasota dago eta, nik uste, Ciudadanosek behintzat hori defendatzen du; eta, hirugarrenik, guztiok ados egon behar ginateke enpresen eta profesional autonomoen lana sinplifikatzeari buruz, eta horixe egiten du lege-proiektu honek”.

Merkataritza elektronikorako leihatila bakarra

Egitez, kontzertuan egin den aldaketaren ondoren, euren ondasun eta zerbitzuak saltoki elektronikoen bidez EBko herrialdetara saltzen dituzten enpresek eta profesionalek leihatila bakarreko sistema izateko aukera izango dute. Horrek esan nahi du bezeroen estatukide bakoitzean BEZ aitorpenak aurkeztu beharrean aitorpen bakar bat aurkeztu ahalko dutela, identifikazio-herrialdea Espainia denean, betiere.

Julia Liberalek dioen moduan, “kontzertuaren eguneratze honekin, egoitza soziala hiru euskal lurraldeetako batean duten enpresek gainerako espainiar enpresen baldintza berberetan ordainduko dituzte zergak. Alde bakar bat dago, diru-biltzaileak foru aldundiak izango direla, eta ez Zerga Agentzia, eta akordioa aplikatu aurretik Lurralde Historiko bakoitzeko batzar nagusiek dagozkion foru arauak onartuko beharko dituztela”.

Oleagak ere lege-proiektu hori defendatu du Liberalekin batera, Konstituzioa auzitan jartzen duten eta hori bezalako izapideak bizikidetza zatitzeko eta nahasteko erabiltzen dituzten alderdien betoetatik urrunduta. “Espainiako Konstituzioak kontzertu ekonomikoa onartzen du arrazoi historikoei darien formula modura, baina baita etorkizunera begirakorengatik ere, Euskadiren eta gainerako Espainiaren arteko harremanak zehazte aldera. Hitzarmena da Konstituzioaren arima, eta ikusten da badirela Konstituzioaren aurka eta gure herrialdean bizikidetza normal baten aurka dauden alderdiak”.

Oleagaren iritziz, “harrigarriena” da “Vox eta Ciudadanos bezalako bi alderdi, itxuraz behintzat sistema liberala defendatzen eta eteen eta profesionalen jarduera ekonomikoarentzat oztopo gutxiago eskatzen dituztenak izanik, izapideak erraztu dakizkieken zergak moldatzearen aurka egotea: denok ados egon behar ginateke autonomoen lana errazteko, diru-bilketa bidezko eta eraginkor bat egon dadin”.

#EuskalKontzertuaren erreformari BAIEZKO botoa emateak hau esan nahi du:

🤝 Konstituzioaren eta herritarren ituna babestea.
👉🏼 Ez da pribilegio bat, baizik eta formula bat Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren artean zerga kontuak jorratzeko.
â›”Eskuin muturrari EZ esatea.

🗣️ @txemaoleaga, en el #PlenoSenado
✅#Cumplimos pic.twitter.com/xp3KWiSghZ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) November 2, 2022

Transakzio finantzarioen gaineko zerga

Bi zerga berri gehitu dira euskal kontzertuan: Transakzio Finantzarioen gaineko Zerga eta Zenbait Zerbitzu Digitalen gaineko Zerga, “Google tasa” izenez ezagutzen dena. Estatuko araudiko zerga itundu gisa sartzen dira, eta, beraz, Estatuak oro har ezarritako arau berberak aplikatuz eskatuko zaie foru aldundiei zergen ordaintzea. Bi zergetan, subjektu pasiboek foru aldundiei, Estatuaren Administrazioari edo bi administrazioei ordainduko dizkiete zergak.

Transakzio Finantzarioen gaineko Zergaren kasuan, lurralde bakoitzean zergari lotutako eragiketen bolumenaren arabera tributatuko dute likidazio-aldian. Zerbitzu digital jakin batzuen gaineko zergaren egozpena likidazio-aldian lurralde bakoitzean egindako zerbitzu digitalen prestazioen bolumenaren arabera egingo da. Batean zein bestean, ikuskatzeko eskumena zergapetuaren helbide fiskalaren araberakoa izango da.