Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Garraiorako laguntzekin, gure tren, tranbia, metro eta autobusak betetzen dituzten langileak izan ditugu gogoan”.

PSE-EEko idazkari nagusiak ekonomiaren eta enpleguaren jokabide positiboa eta bai Euskadin, bai Kongresuan eta Senatuan bultzatutako legeen izaera soziala nabarmendu ditu

Pozik azaldu da Fortuna Handien Zerga aplikatuko delako eta Hezkuntzaren Lege proiektuaren idazketan egon den hurbilpenagatik

1. argazkia
Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du Euskadin 2023an garraio publikoaren prezioan aplikatzen jarraituko diren beherapenak beren lanpostuetara edo ikastegietara joateko baliabide hori erabiltzen duten langile eta ikasle gehiengo zabal bati zuzentzen direla, eta EAJko buruzagi garrantzitsuek, esaterako Eneko Goia Donostiako alkateak, neurri horien kontra egindako kritikak ekarri ditu gogora.

“Gure autobusak, gure tranbiak eta gure metroak, gehien bat, lanera, ikastera, senideak zaintzera... joaten diren pertsonekin bidaiatzen dute... Ez doaz hiriburu handietako alkateez beteta. Beren lanpostuetara joan-etorrian diren langileez beteta doaz. Eta guk horiek izan ditugu gogoan, klase ertain hori, langile klase hori, alegia, hori baita herrialdearen oinarri nagusia”, adierazi du.

Eneko Anduezak balorazioa egin du Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta deskontuak aplikatuko dituzten udaletako arduradunen kudeaketa-gaitasunaren gainean, eta Espainiako Gobernuak %30eko deskontuarekin laguntzeko atzo onartutako neurria ere aztertu du.

“Ez dizuet ezkutatuko nire poza plan hau nola ebatzi den ikusita. Plan hori gure kudeaketa-ahalmenaren –sozialistek zuzentzen dituzte operadore gehienak–, gure koordinazio-gaitasunaren, neurketaren aldekoak zirela baina, betiere, kontua beste batek ordaintzekotan zioten haien erresistentzia gainditzeko gure gaitasunaren erantzuna da; azken eta gero, gure erabakimenari zor zaio”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Iñaki Arriola sailburuak Euskadiko Garraio Agintaritzaren Osoko Bilkurari gaur goizean bertan jakinarazi dio operadoreak bildu dituela, eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzaren %10ekin hartuko duela parte, eta foru-aldundiek edo udalek jarri beharko dutela gainerako %10a, titulartasunaren arabera.

Nire gaitzespena eta nire kondena gaur goizean #Bilbo-n emakume baten erailketagatik. Urte dramatikoa izan dugu, zifra jasanezinekin, eta genero-indarkeria ukatu nahi dutenei gogoeta eginarazi behar liekete. pic.twitter.com/1SKHTLgKhN

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 28, 2022

“Euskal erakundeek beren eskumenekin duten konpromisoa lorturik, harrotasunez dihardugularik hori gauzatzen, bai Iñaki Arriola sailburuak, bai nik neuk, hainbat kontaktu izan ditugu Garraio eta Ogasun ministerioekin, Espainiako Gobernuari deskontu horietan parte hartzen jarraitzera animatuz. Eta halaxe izatea lortu dugu. Pedro Sanchezen gobernuak atzo jakinarazi zuen txartelaren prezioaren %30 finantzatuko duela, eta hori sozialistek garraio publikoarekin eta gerragatik eta haren ondorioengatik patrikan eragin dieten biztanleriarekin dugun konpromisoaren beste erakusle bat baino ez da”, azaldu du. Eta gogorarazi du deskontuek garraio publikoaren erabilera bultzatu dutela; EuskoTrenen garraiobideetan bertan bakarrik, %12 igo da.

Anduezak amaitu den urtearen balantzea egin du prentsaurreko batean, eta sozialistek erakundeetan duten zereginaren berri eman du. “Politika sozialistek jendearen arazoei erantzuten jakin dute, eta erakutsi dute bazegoela gobernatzeko beste modu bat, gizarte-ezkutu indartsu bat eraikita; erreformak eginez lan-merkatuan, energian, fiskalitatean… Horiek ari dira dagoeneko emaitzak ematen, eta politika ekonomikoak ahulenak bazter batera utzita, aurreko krisian gertatu zen bezala, egitea eragotzi dute,” esan du.

Anduezarentzat, egoera “positiboa eta itxaropentsua” da, nazioarteko erakundeen bermearekin, eskuinak krisialdiko etorkizun bat iragartzeko egindako saiakerak gorabehera, “udazken beltza” izan ez den “udazken beltz” izango zela iragarri zuenean bezala. Buruzagi sozialistak azpimarratu du Espainiak %4,4ko hazkundea izan duela hirugarren hiruhilekora arte, atzeraldia baztertuta dagoela, inflazioa Europako batez bestekoaren azpitik dela eta enplegua “Espainiako datu historikoetan” dagoela.

Horrez gain, nagusi den “ez-ohiko egonkortasun” giroa azpimarratu du, bai Euskadin, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea edo 2023rako Aurrekontuak onartuta, bai Kongresuan eta Senatuan, non “berebiziko gizarte-edukiko” arau sorta sortzen ari baita.

Eneko Anduezak hizpide izan du Fortuna Handien gaineko Zergaren ituna ere. “Atzo arratsaldean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera egin zen. Bilera horren helburua, besteak beste, hauxe zen: sozialistek Espainiako Gobernuan bultzatzen duten  zerga hori hitzartzea. Ez haatik, gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak agerian geratu dira hemen ere, eta hemen ere beharrezkoa zen kargak era bidezkoago batean banatzea. Beharrezkoa da, energetiken eta horiei zerutik erori zaizkien onurekin egin dugun bezala, dirutza handiek ere guztion onerako ekarpenak egin ditzaten, beren baliabideen arabera”, adierazi du.

Agerraldiaren xede izan da, halaber, Hezkuntzari buruzko Lege proiektuaren idazketan izan diren aurrerapenak. “Hilabetetan gogotik lan egin ondoren, gogobeterik ikusten dugu lege-zirriborroa bide onetik doala eta datozen hilabeteetan Gobernu Kontseilura eramateko aurreikuspena betetzen ari dela”, esan du. Eta testuaren funtsezko ildoek sozialistek eskola publikoaren zentraltasunari, eleaniztasunari eta ikasleen eskola-arrakastari buruz egindako eskaerei erantzuten diela esan du; bereziki, hezkuntza-erreformaren erronka nagusiari, hau da, sistemaren ekitate ezari.