Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Forum New Economy

Eneko Andueza: “Aurrerapen sozialez eta eskubideak zabaltzeaz ari garenean, albora geratzeak esan nahi ez dagoela herrialde-konpromisorik”

Europa Foroan Denis Itxasok egindako aurkezpenean, PSE-EEren idazkari nagusiak Espainiako Gobernuak susperraldian betetako lana eta Gobernuko Ordezkariak pandemiaren aurka eta eremu sozioekonomikoan bultzatu duen jarduera azpimarratu ditu

1. argazkia
El Secretario Geneal del PSE-EE, Eneko Andueza, y el Delegado del Gobierno de España en el País Vascos, Denis Itxado, en el Forum Nueva Economía | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, nabarmendu du nola Espainiako Gobernuak bere bide-orrian dituen eskubideak zabaltzea eta bidezko susperraldi bat bultzatzea, “jendearen bizitza hobetzen ari diren lege nahiz ekimen sorta bat”, eta EAJk eta EH Bilduk duten konpromiso faltarekin alderatu du lan hori, esanez arduragabeak direla lan erreformaren kontra bozkatzeagatik.

“Beti ezin da egon jendearen onarpenari begira. Aurrerapen sozialez hitz egiten dugunean, eskubideak handitzeaz hitz egiten dugunean, herritarrentzat eta langileentzat objektiboki onak direla guztiok onartzen ditugun neurri batzuez ari garenean, albora egitea arduragabea izatea eta herrialde-konpromisorik ez izatea da”, azpimarratu du. Anduezak hitz horiek esan ditu Denis Itxasoren Forum Europa-Tribuna Euskadi ekitaldian egin duen aurkezpenaren harira. Foroak Gobernuaren Ordezkaria izan du gonbidatu gisa.

🎙️Gaur lagun on bat, @denisitxaso, @NewEconomyForum-en aurkezteko plazerra izan dut. @DenisItxasori buruz hitz egitea da garai berri batean politikaren lehen lerrora jauzia eman duen belaunaldi batez hitz egitea, erronka berri batzuk dituen eta erantzun berriak eskatzen dituen garaian, alegia. #Cumplimos pic.twitter.com/riUCXH6EZU

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 9, 2022

Buruzagi sozialistak enpleguak izan duen bilakaera (30.500 lanpostu gehiago 2020ko irailetik), Gizarte Segurantzarako afiliazioa (20.000 afiliatu gehiago data horretatik hona) eta urtarrilean kontratu mugagabeek izan duten igoera (%9tik %12ra igaro da) azpimarratu ditu.

“Horregatik ez da ulertzen EAJk eta EH Bilduk eman dioten ezezkoa akaordio honi. Ez da ulertzen posizionamendu estrategiko hutsengatik, argazkian Gobernuaren ondoan ez agertzeagatik, nazioalisten erruz Euskadirentzat ona den erreforma bat ia atzera botatzear izatea edo orain Elkarrizketa Sozialeko Mahaia arriskuan jartzea”, adierazi du, CCOO sindikatuak izandako erreakzioari erreferentzia eginez, nazionalisten jarrera jakin ondoren aste honetarako aurreikusirik zen bilera atzeratzea eskatu baitu sindikatu horrek.

Anduezak Gobernuko Ordezkariaren lana goraipatu du. “Lagun on bat da, baina, batik bat, pandemiaren bi urte hauetan leher egin arte lanean aritu izan den buruzagi politiko horietako bat da”, eta azpimarratu du alderdiak bere ekintza politikoaren erdigunean jarri nahi dituen eztabaidetan dagoela Denis Itxaso, PSE-EEko zuzendaritzako kide gisa.

“Zaintza ereduei buruz ari naiz, gure nagusiei arreta duin eta profesional bat nola bermatzeaz. Gure industriaren digitalizazioari eta horren inguruan sortzen diren enpleguei buruz ari naiz. Eta, jakina, erronka klimatikoari eta erronka demografikoari buruz ere ari naiz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaz, arrakala digitalaz, kolektibo oso batzuk oinarrizko zerbitzuetatik urrunarazten dituena, eta erakundeek erantzuna eman beharrean gara horri. Horiek dira, gaur egun, mahai gainean ditugun eztabaida premiazkoenak”, azaldu du.

Eta gogoratu du Denis Itxaso izan zela ETAren terrorismoaren mehatxuarengatik gaztarorik gabe geratu ziren gazte horietako bat, Anduezak berak 2021ean argitaratutako Jóvenes sin juventud [Gaztarorik gabeko gazteak] lanean jasotzen duen moduan.

“Bizitzako ibilbide horrez harago, Denisi buruz hitz egitea da garai berri batean politikaren lehen lerrora jauzia eman duen belaunaldi batez hitz egitea, erronka berri batzuk dituen eta erantzun berriak eskatzen dituen garaian, alegia”, adierazi du. Hori esan ondoren, gogoratu du Denis Itxasok “jarduera frenetikoa” burutu izan duela eta horren ezaugarria izan dela “Gobernuaren Ordezkaritzarekin beti lotuta egon ez diren espazio batzuetara egindako hurbilpena, esaterako kultura edo euskararen mundua, baina, batez ere, eta nabarmen, ehun ekonomiko eta industrialera egindako hurbilpena”.

Eta sozialistek eta Espainiako Gobernuak Euskadiren garapenarekin duten konpromisoa azpimarratuz amaitu du, horren adibidetzat jarriz Gasteizen eta Bilbon AHT integratzeko protokoloen sinadura: “Izan ere, gai horretan ere, sozialistak Gobernuan gaudenean egiten du aurrera abiadura handiko trenak. Euskadin eta Espainian”

Denis Itxaso

Bere hitzaldian, Denis Itxaso Gobernuko Ordezkariak adierazi du Euskal Herriak “gaitasun teknologikoak dituela eta transformazio digitaleko eta ekologikoko bektoreekin lerrokatzerik onena duela Europako funtsen aukeraz baliatzeko”. Eta hau esan du Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin dituen harremanen gainean: “Eskumenen higadura omen dela eta egiten diren kritika batzuen aldean, nik hau ikusten dut: transferentzietarako akordio gehiago, negoziaziorako agenda egonkorra, gatazka gutxiago... Geure esku dago alde dugun haizeaz baliatzea edo zaratari atxikitzea”.

Denis Itxasorentzat, “autogobernua lankidetzara zuzendu behar da. Inork ezin dio aurre egin bakardakean pandemiari, klima aldaketari edo migrazio fenomenoei”. Eta errealitateari gainbegirapen bat bota dio, hiru ardatz aintzat hartuta: Euskadik bizi duen egonkortasun politikoa, eraldaketa ekonomikorako erkidegoarentzat zabaltzen den aukera, eta sozialdemokraziara itzultzea, autogobernua beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko terminoetan birpentsatzeko beharrarekin batera.

“Negoziazio-agenda bat martxan dago Estatutua osatzeko, bere konplexutasun eta gorabehera teknikoekin, baina aurrera doa”, adierazi du. Eta azken hiru urteotan, Pedro Sánchezen Gobernuaren bi etapekin bat eginez, Transferentzien Batzorde Mistoa hiru aldiz nola bildu den ekarri du gogora, guztira hamar eskualdaketa formalizatzeko. 2011ko ekaineraino jo beharra dago Transferentzien Batzorde Mistoaren beste bilera bat aurkitzeko. Kasu horretan, José Luis Rodríguez Zapatero zen Gobernuan.