Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Memoria Historikoaren Legea

Eneko Andueza: “Aitortza eta erreparazioa eskaini behar diegu gaur arte ahanzturan, bide-bazterretan egon ez direnean, lurperaturik egon direnei”

PPren eta Vox-en osoko zuzenketen eztabaidan, PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du “demokratikotzat den alderdi inor” ezin dela egon Memoria Historikoaren Legearen kontra

1. argazkia
El Secretario General, Eneko Andueza, en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du aitortu eta erreparatu egin behar zaiela “gaur arte ahanzturan egon direnei, bide-bazterretan egon ez direnean”, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimei buruz aritzean, eta adierazi du “demokratikotzat den alderdi inor” ezin dela egon helburu horiek lortzea bilatzen duen lege baten kontra.

Anduezak gogoeta horiek mahairatu ditu PPk eta Vox-ek Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legeari aurkeztutako osoko zuzenketen eztabaidan, eta ahalik kontsentsu handiena eskatu du hori onartzeko. Era berean, adierazi du pluraltasuna eta balio etikoak eta demokratikoak sustatu behar direla, garai hartako gertaera horren lazgarriak ezagutzera ematen lagunduz.

 “Memoria historikoa Alderdi Sozialistaren politika publikoen erdiguneko ardatzetako bat da. Halaxe de Euskadin, eta halaxe da Espainian ere. Horrexegatik, beti defendatu izan dugu Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak ahanzturatik aterako zituen lege baten beharra”, adierazi du.

Aitortza eta erreparazioa eskaini behar diegu gaur arte ahanzturan, bide-bazterretan egon ez direnean, lurperaturik egon direnei.

#Euskadi-ko #MemoriaHistorikoarenLegea-k diktaduraren eta Gerra Zibilaren biktimekin den zor historikoa konpondu nahi du. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/i3ltHFE73b

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 16, 2022

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bozeramaile ere denak “zeharo beharrezko eta nahizkotzat” jo du Legea, eta esan du araua berme bat dela biktimak jarduera politikoaren erdigunean jartzeko, azken urteotan garatutako aurrerapen, eskubide eta politika publiko guztiak jasotzen dituelako. “Herri honetan genuen zor historiko bat konpontzen du”, adierazi du.

Azken urteotan memoria demokratikoari buruz landutako planteamenduen harira, alor horretan Ramón Jauregi ministroak bete izan duen lana azpimarratu nahi izan du Anduezak, José Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuan 2007ko Memoria Historikoaren Legearen onarpenarekin. Patxi Lópezen Gobernuak emandako bultzada ere gogoratu du PSE-EEren idazkari nagusiak, eta baita Idoia Mendia egungo lehendakariordearen eskutik ikur frankistak identifikatzeko, fusilatutako euskaldunen izenak berreskuratzeko edo Gogora, Espainiako lehen Memoria Institutua, sortzeko egindako lana ere.

Eneko Anduezak, halaber, esan du oroimenari buruzko politikek eraginkorrak izan nahi badute, eragileen pluraltasunean oinarritu behar direla eta gertatutakoaren konplexutasuna jaso behar dutela. Horrez gain, buruzagi sozialistak esan du lege berria onartzearen helburua ez dela “goitik beherako memoria bat inposatzea”, non gobernuek herritarrei esango dieten iraganean gertatutako ekintza batzuen inguruen nola pentsatu behar duten eta horren gaineko ikuspegia zehaztuko dieten.